Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

% 22 hazi dira, 74 milioiraino, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen agenteen ikerketa-jarduerarako laguntzak (2012-02-14(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko otsailak 14

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko 2012ko ekitaldian, Teknologia, Zientzia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen barnean dauden Saiotek Programako agente zientifiko-teknologikoentzako ikerketa orokorrerako laguntzak finantzatzeko Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko 2012ko ekitaldian, Zentro Teknologikoak eta horiei atxikitako Korporazio eta Aliantza Teknologikoak laguntzeko Emaitek programa finantzatzeko Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko, 2012ko ekitaldian, ikerketa estrategikoa laguntzeko Etortek Programa finantzatzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak 74 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Saiotek programara (17,3 milioi euro), Emaitek programara (30,5 milioi Tecnalia, Ik4 eta haren zentro teknologikoetarako) eta Etortek programara (26,5 milioi ikerketa estrategikorako).

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du 74,3 milioi euro bideratzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen agenteen ikerketa-jarduera bultzatzeko, hau da, korporazio, aliantza eta zentro estrategikoena, enpresa-arloko I+Gko unitateena, unibertsitateena, berrikuntzako bitarteko erakundeena, eta abarrena. Guztira % 22ko hazkundea da iazko kopuruekin alderatuta.

Programa horien atzean dagoen proiektu bakoitzean lorturiko emaitzetan oinarritzen da Eusko Jaurlaritzak haien alde egindako apustua, Euskadin jarduera ekonomikoa (industria- eta enpresa-arlokoa) eta enplegua bultzatzen dutela erakusten baitute.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren hiru programatan banatuta dago zenbatekoa, I+Ga Euskadin teknologiaren esparruan inplikaturiko agente nagusiek garatzen duten ikerketa eta lana bultzatuta.

Alde batetik, Saiotek programa 17,3 milioi eurorekin hornitu da. Dagokien biurteko planean aurkezten diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen agenteen jarduerak diruz laguntzea du helburutzat. Plan horietan, jakintza zientifiko-teknologikoak hobetzeko zein Euskadiko eta nazioarteko erakundeen arteko lankidetzarako haien proiektuak biltzen dira.

Bestalde, zentro teknologikoek eta haien korporazioek edo aliantzek lorturiko emaitzak neurtzen dituen Emaitek programaren bidez 30,5 milioi euroko laguntzetarako deialdia egingo da agente horien Ikerketako eta Garapen Teknologikoko jarduera finantzatzeko, betiere emaitza berrietan eragina badu enpresa-sarera eramateko.

Azken programak Etortek programak 26,5 milioirekin finantzatzen du ikerketa estrategikoa, betiere enpresa-lehiakortasuna eta Euskadiren produkzio-sarearen dibertsifikazioa lortzeko etorkizuneko sektore berrietan . Hiru programa horietatik, azken horrek du hazkunderik handiena 2012ko deialdian, % 32 hazi baita iazkoarekin alderatuz gero.

Eusko Jaurlaritzak iazko abenduan onartu zuen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan berria, 2015era arteko indarraldia izango duena. Lehendakaritza buru duen plana da eta Jaurlaritzaren sei sailek parte hartzen dute. BPGaren % 3ko I+Gko guztizko inbertsioa lortzea biltzen du bere helburuen artean, gastu horrekin gure gizarteak lorturiko ongizateko eta bizi-kalitateko mailetan aurrera egin ahal izateko, zientzian, teknologian eta berrikuntzan oinarrituriko hazkunde-eredu batekin, eta bitarteko horiekin Euskadin enplegua indarberritzea lortzeko, besteak beste.

Gaur onarturiko programak Jaurlaritzaren 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren eta xedetzat Euskadi ikerketa- eta teknologia-arloan Europako erreferentzia bat izatea duen 2010-2013 aldiko Enpresa Lehiakortasuneko Planaren helburuen barruan bilduta daude.

Espiritu horri esker, Euskadik aurten lortu du lehen aldiz BPGaren % 2 gainditzea I+Gan eginiko inbertsoan izandako aurrekontu-hazkundeak tarteko.

2 iruzkin
  • @igorcampillo
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Aumentan un 22%, hasta los 74 millones, las ayudas para la actividad investigadora de los agentes de la RVCTI http://t.co/7GpY7ld4

  • @QuimicaSociedad
    2012.eko otsailak 22

    Comentario de Twitter:
    Aumentan un 22% las ayudas para la actividad investigadora de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación http://t.co/ujqsCHKc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan