Berriak Lehendakaritza
qrcode

Egunotan, Bruselan, hub batzarrak egiten ari da Arku Atlantikoko Batzordea

2024-02-01

Arku Atlantikoko Batzordeak egun hauetan Bruselan antolatutako hub bileretan parte hartu dute Marta Marin Europar Batasunerako Euskadiko ordezkariak eta Mikel Anton Europar Batasunerako zuzendariak. Elkargune hauetan, batzorde honetako hainbat lan-talde batzen dira, eta, gaur egun, Lehendakaria da batzar hauetako buru. Hain justu ere, honako hauek dira lan-taldeak: Arrantza eta akuikultura, Berrikuntza, Ozeanoen kutsadura, Atlantikoko kultura eta turismoa, Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeekiko lankidetza, Estrategia Atlantikoa, Itsasoko energiak, Garraioak eta Makroeskualde Atlantikoa. Azkenengo hiruren kasuan, Euskadik egiten ditu koordinazio-lanak.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritzako ordezkariek, batik bat, Makroeskualde Atlantikoan oinarritu dute euren mintzaldia. Makroeskualde Atlantikoak aurrera egin dezan, hain justu ere, momentu honek berebiziko garrantzia duela helarazi diete Euskadiko ordezkariek hurreratu diren gainerako parte-hartzaileei; izan ere, iragan den 2023ko abenduaren 12ko Europar Batasunaren Gai Orokorren Kontseiluaren gai-zerrendan sartu zen Makroeskualde Atlantikoa, kasu honetan, EBko Kontseiluaren presidentzia Espainiaren esku zegoelarik. Proiektu honek fruituak eman ditzan, Arku Atlantikoko Batzordeko presidente gisara, batera eta bestera, elkarrizketak izaten ari dira Euskadiko ordezkariak, maila politikorik gorenean, eta batzarrera hurbildu diren eskualdeei gai honek Estatu Atlantikoen agendan jarraitu behar duela azaldu eta ahalegin berezia egin dezatela eskatu diete.

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)