Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Salzburgo eta Linz, Euskadiko Orkestraren eta Robert Treviñoren nazioarteko erronka berria

2024-02-02
  • Oraindik ez da urtebete pasatu Polonian estreinaldi arrakastatsua egin zuenetik, eta Euskadiko Orkestrak nazioarteko bira garrantzitsu bati ekingo dio berriro ere. Kasu honetan Austriara joango da, otsailaren 6tik 9ra.
  • Nazioarteko irteera berri honetan kontzertu bat egingo du Linzen, eta hiru Salzburgon. Robert Treviño izango da titularra, eta Xavier de Maistre harpalari frantsesa izango da bakarlaria.

Euskadiko Orkestra nazioarteko bira berri batean murgilduko da datorren astean. Oraingo honetan, Austriara joango da. Otsailaren 6an izango da lehenengo kontzertua, Linzeko Brucknerhaus aretoan; duela bost urte ere izan zen han. Eta Salzburgon jarraituko du; hiru kontzertu egingo ditu han, otsailaren 7an, 8an eta 9an, Grosses Festspielhaus areto ospetsuan. Orkestrak hiru programa ezberdin eskainiko ditu, eta Ravel, Xostakovitx, Bizet, Ginastera eta Gliere musikagileen obrak hartuko ditu barne.

Gaur aurkeztu dira bira honen xehetasunak prentsaurrekoan. Bertan hauexek hartu dute parte: Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzaren Kulturako sailburuordea; Oriol Roch, Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia; Robert Treviño, Euskadiko Orkestraren zuzendari titularra eta Xavier de Maistre, harpa-bakarlaria.

Salzburgorako bisita 2021erako zegoen programatuta, baina orkestrak ezin izan zuen joan, pandemia zela eta. Kontzertuen sustatzaileak beste data batzuk proposatu zizkion orkestrari, eta azkenean iritsi da hiriari bisita egiteko unea. Orkestra Salzburgon zein Linzen egon zen 80ko urteetako lehenengo biretan. Orain, 40 urteren ostean, Salzburgora itzuliko da. Linzera ere itzuliko da, baina 2018an ere izan zen hiri hartan.

Informazio gehiago hemen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)