Berriak Hezkuntza
qrcode

Ikasenpresa azokak Euskadiko Lanbide Heziektako 2.000 ikasle baino gehiago batu ditu Eibarren

2024-02-01
  • Lanbide Heziketako ikasletxeetan taldeka garatu dituzten produktu edo zerbitzuak erakutsi dituzte ikasleek azokan; kultura ekintzailea sustatzea helburu duen Ikasenpresa porgramaren baitan jardun dute

3D diseinua, buru-osasuneko zerbitzuak, jatetxe tematikoak, hirietako lorategi hidroponikoak, autobus "kanperizatu" bat… Horiek dira, besteak beste, gaur Eibarren ospatu den XIII. Ikasenpresa Azokan parte hartu duten 400 proiektuetako batzuk. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako 55 ikastetxetako ikasleak Eibarren izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren “Tknika” eta “iTlent” zentroen antolakuntzari esker.

Inaugurazioan Rikardo Lamadrid, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila), Jon Iraola, Eibarko alkatea, Jon Labaka eta Agustín Agirre, “Tknika” eta “iTlent”-eko zuzendariak, Ergiña Urzelai (Kultura Ekintzailea, “Tknika”) eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa izan dira.

Ekintzailetza kultura Lanbide Heziketan

Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresa programak Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleei –erdi-mailakoei zein goi-mailakoei- planteatzen dien erronka. Euskadiko Lanbide Heziketako eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da irakasle-taldearen lankidetza.

Ikasenpresa enpresa-simulazioa bada ere, eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lankidetza horrek negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotuta egotea, berritzaileak izatea eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egotea ahalbidetzen du. Ikasleen negozio-ideiak ikasten ari diren lanbide-arloekin lotuta daude, eta pertsonen edo haien ingurunearen bizi-kalitatea hobetzera eta iraunkortasuna kontuan hartzera bideratuta egon behar dute.

2024ko azokaren datuak:

  • Ikastetxeak: Lanbide Heziketako 55 ikastetxe.
  • Parte-hartzaileak: 400 ikasenpresa.
  • Ikasleak: 2.000 ikasle.
  • Azokan parte hartuko duten irakasleak: 106 irakasle
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)