Berriak Herrizaingoa

Ertzaintzako polizia-etxeak GPSa duten 'bortxa' izeneko telefono berriak banatzen hasi dira

2012.eko otsailak 14

Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumezkoentzat

Ertzaintzako polizia-etxeak GPSa duten 'bortxa' izeneko telefono berriak banatzen hasi dira, genero-indarkeriaren biktimak diren emakumezkoen artean. Telefono berri hauek Ertzaintzarekin harremanetan jartzeaz gain, biktimaren kokapena zein den jakiteko balio dute.

Herrizaingo Sailak 670 mugikor jarri ditu Ertzaintzako 25 polizia-etxeen esku, % 40 Bizkaian, % 32 Gipuzkoan eta % 28 Araban. Gaur egun, 482 emakumezkoek 'bortxa' telefonoa dute.

Azken bi urteetan, Herrizaingo Saileko Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, biktimen telefonoetan hainbat hobekuntzak jarri ditu, segurtasuna bermatzeko.

Berrikuntzen artean, mugikorrek 900 840 111 telefonoarekin duten konexioa dago, Ertzaintzarekin harremanetan arin jartzeaz gain, arreta zerbitzua eskaintzen dute egunero, edozein ordutan.

Larrialdi deia

'Bortxa' telefonoen larrialdi deia botoi bat sakatuz egiten da, iluntasunean ere erraz sakatu ahal dena. Biktimak baieztapen abisu bat jasotzen du eta Ertzaintza lanean hasten da. Biktimaren kokapen zehatza ere jasoko du Ertzaintzak botoi hori sakatzean, mugikorrak duen GPS hargailuari esker.

Mugikorrak 12 ordu baino lehen jarriko dituzte biktimen esku. Telefonoak konexio zuzena dauka kontrol zentroarekin, komisariarekin, 112 larrialdi-zerbitzuarekin eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko telefonoarekin.

Herrizaingo Sailak garatutako sistema SOS Laguntzan oinarrituta dago.  TECSOS Fundazioak sortu eta banatuko ditu, Vodafone Espainia eta Espainiako Gurutze Gorriaren eskutik.

TECSOS Fundazioak SOS aplikazioaren garapena eskaini dio Herrizaingo Sailari, Genero-indarkeriaren Biktimei laguntza handiagoa emateko aplikazio berri horren bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko