Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 3 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu AUO Santiagoko Dialisi-Unitate berriko obran

2024-01-31
  • Gune honetako obrak hasi dira, eta pazienteen erosotasuna eta intimitatea hobetzea eta asistentzia-kalitatean aurrerako pausoa egitea ekarriko du
  • Obra horiek 8 postu gehiago egotea ekarriko dute, urtean 20.000 hemodialisi-saio baino gehiago egiten dituen unitatean

 Osakidetzako Arabako ESIak azaroan hasi zituen AUO Santiagoko A pabilioiko 1. sotoa egokitzeko lanak, Dialisi Unitaterako espazio berri gisa, eta horretarako 3.225.000 euroko inbertsioa egingo da. Obra horiek 8 postu gehiago egotea ekarriko dute, urtean 20.000 hemodialisi-saio baino gehiago egiten dituen unitatean, eta ingurune erosoagoa, irisgarriagoa eta abegikorragoa eskainiko du, eta horrek pazienteen asistentzia-kalitatea hobetuko du.

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin eta José María Pérez Arabako ESIko zuzendari gerentearekin batera, Arabako ESIko Dialisi-unitate berriko obrak bisitatu ditu gaur, baita AUO Santiagoko zenbait zerbitzu eta unitate ere.

Orain arte, paziente anbulanteak AUO Txagorritxuko D eremuko 1. solairura eta AUO Santiagoko A pabiloiko 4. solairura joaten ziren dialisi-tratamenduak jasotzera. Lanak amaitu ondoren, paziente anbulanteen dialisia AUO Santiagon egingo da, eta, gainera, AUO Txagorritxuk 8 postu izango ditu gaixo akutuentzat eta ospitaleratutako paziente kronikoentzat.

1690 metro karratu eta kronikoen dialisirako 42 postu dituzten 6 areto izango ditu, eta obrak urte honen amaieran amaituko dira, instalazioen ekipamenduak jarrita. Gune berriak harrera-eremu bat, kontsulta- eta prestakuntza-eremu bat, paziente kronikoen hemodialisi-eremu bat, etxeko dialisi-eremu bat eta zenbait laguntza-eremu izango ditu.

Dialisi-unitate berria AUO Santiagoko (lehengo Eguneko Ospitalea) A pabilioiko 1. sotoan dago, eta zoru erradiatzaile bidezko klimatizazioarekin egokituta egongo da. Gainera, irisgarritasuna hobetuko du, kaletik 0 kotan egongo baita, bai oinezkoentzat, bai anbulantzietarako.

Osasun-arreta indartzera bideratutako inbertsioen esparruan, Osasun Sailak nabarmendu du Araban giltzurruneko pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko konpromiso etengabea duela, Arabako biztanleriaren osasunari mesede egingo dion kalitatezko arreta integrala bermatuz.

 

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @J7Salva
    2024-02-01

    Comentario de Twitter:
    RT @MeugeArri: Osakidetza “pribatizatu” eta “pribatizatu”… porlos. gezurra merke dabil. https://t.co/AxUGpGPsYN

  • Argazkia SN Robot
    @MeugeArri
    2024-02-01

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza “pribatizatu” eta “pribatizatu”… porlos. gezurra merke dabil. https://t.co/AxUGpGPsYN

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)