Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskadiren hazkuntza 2011n %0,6koa izan da, aurreko urtekoaren bikoitza, hain zuzen

2012.eko otsailak 15

Lurraldekako bilakaera ere oso antzekoa izan da: Araban eta Bizkaian %0,6 hazi da, eta Gipuzkoan %0,5

Hobekuntza moteldu egin da ekitaldiaren itxierako atzerapenagatik; izan ere, laugarren hiruhilekoan -%0,2ko beherakada egon da hiruhilekoen artean, hau da, Espainiako (-%0,3) eta Alemaniako (-%0,2) erreferentziazko ekonomien antzeko emaitzak lortu dira. EB27 eta EB17ren emaitzak, berriz, -%0,3koak izan dira. Lanaren beherakada -%0,6koa izan da (-5.867). Zerbitzuen sektoreak 5.602 lanpostu sortu ditu (+0,9); gainerako sektoreetan, ordea, lanak behera egin du: eraikuntzan (-%7,8), lehenengo sektorean (-%3,9) eta industrian (-%1,9). Laugarren hiruhilekoan bilakaerarik onena izan duen lurraldea Araba izan da, bere BPGa +%0,1 hazi baita, eta txarrena Bizkaiak izan du, -%0,3 egin baitu behera, eta Gipuzkoan -%0,2ko beherakada egon da. Lanari dagokionez, Bizkaian eta Gipuzkoan beherakada -%0,7koa izan da, eta Araban -%0,5ekoa.

 

Urte osoko emaitzei dagokienez, euskal ekonomiak 2011n izan duen hazkuntza %0,6koa izan da, hau da, aurreko urtekoaren bikoitza, eta Europako ekonomien antzeko hazkuntza izan du (horiek ere hiruhilekoen arteko hazkuntza negatiboekin itxi dute ekitaldia). Euskadiren kasuan -%0,2koa izan da eta -%0,3koa izan da Espainian, EB27n eta UE17 Euroaren Eremuan.

2011n ekonomiaren bilakaera EAEn oso antzekoa izan da: Araban eta Bizkaian %0,6 hazi da, eta Gipuzkoan %0,5. Lanaren beherakada, berriz, -%0,6koa izan da (-5.867). Zerbitzuen sektoreak 5.602 lanpostu sortu ditu (+0,9); gainerako sektoreetan, ordea, lanak behera egin du: eraikuntzan (-%7,8), lehenengo sektorean (-%3,9) eta industrian (-%1,9).

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuaren arabera, datuek erakusten dute “Europan aplikatu den politika ekonomikoa ez dela gai Europa gaur egun dagoen krisitik ateratzeko”. Horrez gain esan du “Europako egoerak eragin argia duela euskal ekonomian, oso lotuta baitago Europako merkatuekin, gure esportazioen helmuga nagusia baitira, baita espainiar ekonomiarekin ere, gure bezero nagusi gisa”. Carlos Aguirreren arabera, “gero eta argiago dago Eurozonako agintaritzek zergen arloko kontsolidazioaren harira izan duten jarrera hazkuntza ekonomikoa zailtzen ari dela. Europako ekonomiak bizi dugun ahulune honetatik ateratzeko moduko bultzada publiko bat behar du une honetan. Horregatik da hain garrantzitsua aurrekontuen orekaz gain ekonomia biziberritzeko neurriak hartzea, pizgarri publikoak aplikatzea, aurrekontuen egonkortasun-egutegiak erlaxatzea, eta, era berean, beharrezkoa da zergen arloko politiken inguruko neurriak hartzea, eta bitxia da baina esparru horretan dugu inon baino jarduera-ahalmen handiagoa. Azken finean, balantze fiskala hobetu egin behar da ekonomia eta ekoizpen-sektoreak bultzatzeko”.

2011ko laugarren hiruhilekoan bilakaerarik onena izan duen lurraldea Araba izan da, bere BPGa +%0,1 hazi baita hiruhileko batetik bestera, eta txarrena Bizkaiak izan du, -%0,3 egin baitu behera, eta Gipuzkoan -%0,2ko beherakada egon da. Lanari dagokionez, Bizkaian eta Gipuzkoan beherakada -%0,7koa izan da, eta Araban -%0,5ekoa.

Kanpoko sektoreak okerrera egin du, eta, horren ondorioz, euskal industriak bultzada txikiagoa izan du, eta urtea urte arteko tasa negatiboekin bukatu da (-%0,2), sei hiruhilekotan jarraian hazkuntza positiboak izan ondoren. Ez dirudi eraikuntza berreskuratzen ari denik, arlo horretako urte arteko emaitzek behera egin baitute (-%4,8). Hala ere, beherakada aurreko bi hiruhilekoetan baino txikiagoa izan da. Bestalde, zerbitzuen sektoreak bilakaera positiboa izan du, %0,6 egin baitu gora, merkatuko zerbitzuetan %0,8 egin du gora, baina ez-merkatukoetan -%0,3 egin du behera.

Eskaerari dagokionez, kanpoko sektorearen ekarpenak positiboa izaten jarraitu du. Esportazioek bilakaera positiboa izan dute, baina hirugarren hiruhilekoan baino txikiagoa, eta euskal produktuen hartzaile diren herrialdeetako dezelerazioa nabaritu dute. Hala ere, inportazioak gehiago dezeleratu dira barne-eskaera txikiaren ondorioz. Etxeetako kontsumoak positiboa izaten jarraitu du (%0,5); kontsumo publikoaren urte arteko datuek, ordea, -%3,6 egin dute behera. Azkenik, aipatzekoa da kapitalaren Eraketa Gordinaren, hau da, inbertsioaren urte arteko tasa -%2,8koa izan dela, eta hiruhilekoen arteko emaitzek -%1,9 egin dutela behera.

 

2 iruzkin
  • @eaerandio
    2012.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Me lo repita por favor! http://t.co/vEkRSPoF

  • @jescoin
    2012.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Javiviz: Siempre he defendido Irekia, pero esto es DEMASIADO: http://t.co/SMtmDfov

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)