Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

SEEDak enpresa-proposamen berriak egingo ditu nekazaritzaren eta elikaduraren sektorea krisitik indarturik atera dadin

2012.eko otsailak 15

SEED Biltzarrean azaleratzen diren ideiak eta proposamenak lagungarriak izango dira enpresa-estrategiak “gaurko erabaki ona eta biharko aurrerapena” izan daitezen

Nekazal Elikagaiei buruzko I. Biltzarrak “Euskadi gastronomiaren eta nekazaritza-produktuen arloko nazioarteko erreferente gisa finkatuko duen topaketa bat da”. Bertan bilduko dira estatuko nahiz nazioarteko aditurik garrantzitsuenak sektoreari ezagutza, ideiak eta tresna estrategikoak eskaintzeko eta krisiak, merkatuetako aldaketek eta kontsumoarekin eta iraunkortasunarekin lotutako ohiturek baldintzatzen dituen etorkizunari baikortasunez aurre egiteko; alegia, enpresa-arrakasta lortzeko bidea egiteko.

Gasteizen Nekazal Elikagaiei buruzko 2012ko I. Biltzarra egin da. Bertan, estatuko nahiz nazioarteko adituak elkartuko dira sektoreko ildo estrategikoak markatzeko krisi ekonomikoko testuinguru batean. Biltzarrean planteatzen diren erronken artean, sektorearen nazioartekotzeko beharra gailendu da, euskal enpresak modu lehiakorrean koka daitezen nazioarteko merkatuan.

Patxi López lehendakariak Biltzarrari hasiera eman dion ekitaldia zuzendu du, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarekin nahiz Arabako erakundeetako hainbat ordezkarirekin batera. Bere esku-hartzean, lehendakariak esan du atzerrira irteteko eta munduko merkatuan lehiatzeko ezinbestekoa dela “guztion laguntza eta herrialde-apustua egitea”. Esan duenaren arabera, “herrialde-markaren indarra positiboa izango da euskal produktuentzat, eta kalitatea eta bikaintasuna izango dituzte ezaugarri”. Lópezen hitzetan, egungo krisi ekonomikoak “inoiz baino gehiago eskatzen ditu ideia berriak eta estrategia berriak lehiakorrago izateko eta balio-kate positibo bat duen sektore batean beharrezkoa den konfiantza transmititzeko”. Gainera, beraren ustez, ideia eta proposamen berriak lagungarriak izango dira enpresa-estrategiak “gaurko erabaki ona eta biharko aurrerapena” izan daitezen.

Bestalde, Pilar Unzalu sailburuak esan duen bezala, Euskal Herrian “elikagaien industria modernoa eta gero eta berritzaileagoa dugu, eta badakigu horrela jarraitzea erabakigarria dela”. Hori dela eta, bere sailak I+G+b-a babesten jarraitzen du “sektorean ezagutza eta lana sortzeko oinarrizko elementu gisa".

Euskadin, Elikagaien eta Edarien Industrien sektoreak euskal BPG industrialaren %6,5 baino gehiago hartzen du, ia 2.300 enpresa ditu, eta estatu-mailan ere sektoreko enpresen %6,5 dira. Nekazaritzako elikagaien industriak ia 3.700 milioi euroko salmentak lortzen ditu eta 15.500 pertsonari baino gehiagori ematen die lana.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Pilar Unzalu