Eman odola!
qrcode

Nerea Melgosak memoria demokratikoaren balioa aldarrikatu du, bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizunerako bermerik onena delakoan

2024-01-31
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Félix Rodríguez Aranaren gorpuzkiak eman dizkio familiari; Bilboko Begoñako hilerriko hobi komunean identifikatutako zazpigarren pertsona
  • Hildakoaren 86 urteko alabak, María Victoria Rodríguezek, jaso ditu aitaren hezur-hondarrak
  • Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak lanean jarraitzen du hobi horretan berreskuratutako gainontzeko 36 gudariak eta milizianoak identifikatzeko

María Victoria Rodríguezek bere aitaren gorpuzkiak jaso ditu gaur arratsaldean, Felix Rodríguez Arana, 1937ko ekainean Artxandako batailan Gerra Zibilean hildako milizianoa. Eusko Jaurlaritzako Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren, José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearen eta Bilboko Udaleko Asier Abaunza Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziaren eskutik egin du. Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak lagunduta, Gogora Institutuaren egoitzan  bertan egin da ekitaldia gaur arratsaldez.

Felix Rodriguez Arana Gerra Zibileko desagertutzat jotzen zen, hau da, ez zen jakinekoa non zegoen lurperatuta, eta familiak ezin izan ditu haren gorpuzkiak berreskuratu 87 urte hauetan. Nerea Melgosa sailburua familiari zuzendu zaio, eta eskerrak eman dizkie bilaketari utzi ez diotelako "inoiz ez duzue etsi". Rodriguez familia, zehazki, bere alaba María Victoria, Gogora Institutuarekin harremanetan jarri zen Begoñako 43 gudari eta milizianoen gorpuzkiak agertu ostean, eta bere lagin genetikoa DNA Bankuari eman ostean burutu da identifikazioa. Aretoan, Begoñako hilerrian identifikatuak izan direnen senitartekoak izan dira,  eta haiekin batera, identifikazioa egiaztatzeko esperantza duten beste zenbait.  

Félix Rodríguez Aranaren gorpuzkiak Begoñako hilerrian aurkitutako hobietan berreskuratu zituzten 2022an, Bilbon eta, ondoren, identifikatu Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programaren barruan. Gogorak Aranzadi Zientzia Elkartearen bidez egiten ditu gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta auzitegi-antropologiako lanak eta UPV/EHUko Biomics laborategi genetikoaren bidez, DNA laginak kontrastatuz identifikazio genetikoaren lanak.

Begoñako Hilerrian egindako indusketa, Gerra Zibilean desagertutako 43 gudari eta miliziano aurkitzea eragin zuena, Bilboko Udalaren ‘Begoñako Argia’ izeneko proiektu zabalago baten parte da. Melgosak pertsona, erakunde eta entitate askoren arteko elkarlan hori nabarmendu du. Elkarlan hori guztia, eta bere garapena, ekitaldiaren hasieran eman den bideoan islatu da, Gogora Institutuak egina. 

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzaren memoria-politika publikoen arduradun gisa, zoriontzekoa dela adierazi du "herri honek memoria duen etorkizunaren alde lan egiteko duen borondateagatik eta erabakiagatik", eta gaineratu du: "memoria demokratikoari balioa eman nahi diogu, bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizunerako bermerik onena delako".

Bestalde, Bilboko Udaleko Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotzi Asier Abaunzak Bilboko Udalaren eta Gogora Institutuaren arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, ‘Begoñako Argia proiektuaren bidez gauzatu dena. "Lankidetza horrek aukera ematen digu justizia egiteko eta gerra krudel eta bidegabe baten ondorioak jasan zituzten pertsonen duintasuna berrezartzeko, haien izena konpontzeko eta haien gorpuzkiak beren familiei itzultzeko. Eskerrik beroenak Eusko Jaurlaritzari eta Aranzadi Zientzia Elkarteari, Begoñako Hilerrian egindako lan handiagatik eta demokraziaren alde borrokatu zirenen erreparazio eta memoriarako ezinbesteko lanagatik. Bilboko gorpuen aurkikuntzei esker, pertsona horiek bakean atseden hartu ahal izango dute orain, hil eta ia mende batera ".

Iban Garate kazetariak aurkeztutako ekitaldian izan dira: Jon Hernandez legebiltzarkide eta Elkarrekin Podemoseko bozeramailea, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, UPV/EHUko Biomics laborategiko kideak, Euskal Prospektoreak, eta Euskadiko memoria-elkarteetako kideak, besteak beste.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-01

    Comentario de Twitter:
    💐 La consejera ha participado en la entrega a la familia de los restos de Félix Rodríguez Arana, séptimo identificado en la #fosacomún del Cementerio de Begoña de #Bilbao

    👉https://t.co/sSUcGYncbb

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-01

    Comentario de Twitter:
    🕊️Nerea Melgosak memoria demokratikoaren balioa aldarrikatu du, bakean eta askatasunean oinarritutako etorkizunerako bermerik onena delakoan

    #GOGORA #memoria #GuerraCivil 🧵👇1

    👉https://t.co/wQdTR9VAxp https://t.co/Qk5x2oUoaS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Asier Abaunza (Bilboko Udaleko Obra, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia); Maria Victoria Rodriguez (identifikatuaren alaba);