Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Euskal Ogasunek aurreikusitakoa baino 1.000 milioi euro gutxiago bildu dute

2012.eko otsailak 14

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiek (Javier de Andrés, José Luis Bilbao eta Martin Garitano, hurrenez hurren) esku-hartzea egin dute Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran, Foru diruzaintzen 2011ko diru-bilketaren berri emateko

11.480 milioi euro jaso dira, hau da, aurreikusitakoa baino 1.000 milioi euro gutxiago, gutxi gorabehera. Kontseiluko kideek esan dute kopurua ez dela espero bezalakoa. Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu duenaren arabera, diferentzia horren arrazoi nagusia 2010eko urrian diru-sarrerei buruz egin zen lehenengo aurreikuspena izan da; izan ere, une hartan krisitik ateratzen ari ginen, baina egoera zailduz joan da Europako egoeraren ondorioz. “Argi dago datuak ez direla onak”, azaldu du Aguirrek, eta horrez gain adierazi du Rover kasuaren ebazpenak eta Kupoaren likidazioaren inguruko desadostasunek gaiari zailtasunak gehitu zizkiotela. “Gauza asko dira, denak aldi berean, eta denak negatiboak”, erantsi du sailburuak, eta ondoren esan du hazkuntza ekonomikoko egoera batean “aurreikuspenari inolako arazorik gabe erantzuteko” beste egonkortzaile zeudela. Prentsaurreko horretan jakinarazi da euskal Ogasunek 2011n zergapekoei 550 milioi euro atzeratzeko aukera eman dietela, ekonomiaren une zaila dela eta.

 

 

2 iruzkin
  • @TxaroM
    2012.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    Las haciendas vascas recaudan 1.000 millones de euros menos de lo previsto http://t.co/09l5qiX4

  • @aitorcasado
    2012.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Las Haciendas vascas recaudan 1.000 millones de euros menos de lo previsto. http://t.co/DLmlCbBq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)