Hauteskundeak 2024
qrcode

Lehendakariordeak atxikimenduak zabaldu ditu Enpleguaren aldeko Itun Sozialerako erronka handien aurrean lankidetza aro berrirako

2024-01-31
  • Nabarmendu du 97 erakundek konpromiso kolektiboa hartu dutela iraultza ekonomikoari berdintasun, lehiakortasun eta enplegu-kalitate handiagoz heltzeko
  • Itunak sinatzaileek beren gain hartzen dituzten bost ardatz eta hamar konpromiso biltzen ditu, eta nahi duten erakunde eta gizarte-eragile guztiek horiei atxikitzen jarraitu ahal izango dute

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak Enpleguaren aldeko Itun Sozialarekiko atxikimenduak ireki ditu gaur. Itun hori "enpleguaren kalitatera eta duintasunera bideratutako politika publikoak eraldatzeko prozesu sakon baten puntu eta jarraitu bat da, eta enpleguaren aro berri baten irekiera, aliantza estrategikoa eskatzen duena". Gaineratu duenez, itun horren helburua da enplegu duina berdintasun-baldintzetan bermatzea, jarduera ekonomiko lehiakorra, jasangarria eta arduratsua sustatuz, eta nahi duten erakundeek horri atxikitzen jarraitu ahal izango dute online (https://cidec.net/enpleguempleo/).

EAEko 97 erakunde eta gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-eragile inguruk parte hartu dute gaur Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Soziala sinatzeko ekitaldian. Bilboko Zabalgunearen eraikinean egin da ekitaldia, eta, bertan, Lan eta Enplegu Sailarekin batera, ordezkatuta egon dira Eusko Jaurlaritzako beste arlo batzuk, hiru Foru Aldundiak eta 31 udal, besteak beste, hiru euskal hiriburuetakoak. Honako hauek ere sinatu dute dokumentua: Confebaskek, CCOOk, UGTek, USOk, Euskadiko Autonomoen Elkarteak, Konfekoopek, ASLEk, Enpresariakek, hiru lurraldeetako Merkataritza Ganberek, hirugarren sektoreko erakundeek, garapenerako hamabi eskualde-agentziak, hamalau enpresa-klusterrek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak, eta hainbat prestakuntza-zentrok. Amaia Arregi Bilboko alkateak eta Idoia Mendia Lehendakariordeak hartu dute parte ekitaldian.

Itunaren edukia

Ituna Lehendakariordearen ekimenez sortu zen, eta iragan urriaren 6an proposatu zuen Eusko Legebiltzarrean. Harrezkero, Lan eta Enplegu Sailak partaidetza-prozesu bat bultzatu du, Gizarte Elkarrizketako Mahaiarekin koordinatuta (mahai horretako enplegu-taldea abenduan onartu zen), Enpleguaren aldeko Itun Soziala eraikitzea adosteko. Itun horretan, enplegu-politika publikoetan esku hartzen duten eragile instituzional eta sozialek parte hartu dute, ados jartzeko eta aberasteko. Prozesu horren emaitza dokumentu hau da, eta gaur sinatu da, bost ardatzek eta hamar konpromisok osatua. Honako hauek dira jarduera-ardatzak: kualifikazioa garatzea, bizitza osoko jarduera aktibo gisa; belaunaldien ordezkapena kudeatzea; aukera-berdintasuna sustatzea; jarduera ekonomiko lehiakorra, jasangarria eta arduratsua garatzea, enplegu duina eta gizarte-kohesioa sortzeko; eta hiru alderdiko elkarrizketa sozialaren testuinguruan, enpleguaren kalitatera eta enpresen lehiakortasunera bideratutako lan-harremanen eredu bat bultzatzea.

Bere hitzaldian, Mendiak iraultza ekonomikoari aurre egiteko beharrezkoa den konpromiso kolektibo hori aipatu du, eta dokumentu honetan jaso da. "Erakundeok ehun produktibo eta ekonomiko osoaren eta gizarte-eragile guztien inplikazioa behar dugu", azpimarratu du. Haren ustez, "kontratatuko diren pertsonen enpleguarekiko lotura ondo ixteko edo enplegu hobeak eskaintzeko, ezinbestekoa da beren enpresetan aukerak eskainiko dituztenen konpromiso anitz hori, baita mundu akademikotik edo udalerri, eskualde edo lurralde bakoitzeko prestakuntza-zentroetatik helburuak hobeto definitzen lagun dezaketenena eta, gizarte-eragileek bezala, enplegu horren kalitatearen ebaluazioan parte hartuko dutenena ere". Era berean, aurreratu du estrategia guztien plangintzak "Lanbideren eta Sailaren prospekziorako eta tresnetarako laguntza izango duela".

Ituna "Euskadiko azken txokora iristeko mailak igotzen jarraitzeko oinarri sendoa da, udalerri txikienera, ekintzaile berrienera eta enpresak aurrera ateratzeko egunero lan egiten dutenengana iristeko", baloratu du eta, jarraian, "gure herrialde-erronka handiei erantzun kolektiboa emateko konpromisoa da, enplegu-politika partekatu berrien eragilea".

"Lehenago egin ez diren gauzak egitea"

Lehendakariordeak gogorarazi duenez, "honaino iristeko" puzzlearen piezak egokitzen joan behar izan da eta "lehen egin ez ziren gauzak egitea" proposatu behar izan da. Besteak beste, honako hauek aipatu ditu: 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia, “hurrengo hamarkadarako begirada luzearekin”; Laneko Segurtasun eta Osasunaren Estrategia, “paradigma aldatu zuena, edozein lan-adinetan pertsonaren ongizatean zentratzeko, genero-ikuspegiarekin, arrisku psikosozialei erreparatuta”; eta Lanbideren eraldaketa sakona. Ildo horretan, gizarte-prestazioen eredu berrian lortu zen adostasun politiko eta sozial zabala nabarmendu du, "bermatzailea eta proaktiboa, enplegu-politika aktiboetarako baliabideak liberatuko zituzten tresna modernizatzaileekin".

Era berean, gizarte-eragileen zerbitzura dagoen Laneko Ikuskaritzaren zeregin berria aipatu du, baita gizarte-ekonomia lehen Sailarteko Planaren bitartez bultzatzea ere, "aberastasuna sortzeko eta birbanatzeko modu solidario, arduratsu eta parte-hartzailea suspertzea lortu baitu". Lan eta Enplegu Sailaren mugarri horiek, Liburu Zuria idaztearekin eta Enpleguaren Euskal Legea onartzearekin batera, "kalitatezko enpleguaren ikuspegia etorkizuneko politika publiko guztien parte izatea lortu dute, izan industriakoak, kulturalak, ostalaritzakoak, merkataritzakoak edo beste edozein".

Itun hau sinatuta, "politika publikoak enpleguan eraldatzeko prozesu sakon baten puntu eta segida jartzen ari gara, prozesu horren ondoren, enpleguaren kalitatera eta duintasunera bideratuta. Puntu eta segida horrek oinarri sendoak finkatzen ditu ezagutzen dugun guztiaren mehatxuak bizkortzen diren garai hauetan herritarrei ziurtasun-mezu bat bidaltzeko", ziurtatu du Mendiak. "Zuen erakundeek, enpresek, erakunde sindikalek eta erreferente akademikoek berdintasunaren, erantzukizunaren, iraunkortasunaren, lan-duintasunaren, inklusioaren eta lehiakortasunaren bidea aztertu nahi dugu, gizarte-kohesioarekin aurrera egingo duen Euskadi baterako elementu banaezin gisa", gaineratu du.

Lehendakariordeak, bere hitzaldia amaitzeko, eskerrak eman ditu berriz ere, eta harro agertu da "Itun hau itxi ahal izateagatik. Itun honek bide luzea islatzen du, eta ezinezkoa zirudien egitea", eta "lankidetza, partaidetza eta konpromisoaz egiten jarrai daitekeela" adierazten du.

5 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-01

    Ona da erakundeetan ezinbesteko inor ez dagoen mendekotasun anitzeko errekurtsoak kontatzea, besteak beste, erabakiak hartzean gehiegikeriarik gerta ez dadin, guztientzako kafea modu bidezkoagoan banatu ez dadin, ahalik eta neurri egokienean, baliabideak mugatuak direla jakinda.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-01

    Es bueno contar recursos interdependencias múltiples que no resulten haya nadie imprescindible en las organizaciones, entre otras cosas evitar posibles abusos en las tomas de decisiones no haya reparto más equitativo café para tod@s en la medida más adecuada sabiendo que los recursos son finitos

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-01-31

    Comentario de Twitter:
    La Vicelehendakari @IdoiaMendia abre las adhesiones a un Pacto Social por el Empleo para una nueva era de cooperación.

    🤝 97 entidades se comprometen a abordar la revolución económica con más igualdad, competitividad y calidad en el empleo.

    ℹ️ https://t.co/Wf5xg7fwDc https://t.co/wUhD7WN2yv

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-01-31

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariordeak atxikimenduak zabaldu ditu Enpleguaren aldeko Itun Sozialerako erronka handien aurrean lankidetza aro berrirako. 97 erakundek konpromisoa hartu dute iraultza ekonomikoari berdintasun, lehiakortasun eta enplegu kalitate handiagoz heltzeko.
    https://t.co/fawrGGlRGH https://t.co/JY4cPISpHC

  • Argazkia SN Robot
    @BasqueFoodClust
    2024-01-31

    Comentario de Twitter:
    🤝 Asistimos al acto de adhesión al Pacto Social por el #Empleo en Euskadi

    Objetivo➡️garantizar el #empleodigno en condiciones de igualdad, impulsando una actividad económica competitiva, sostenible y responsable

    ➕info: https://t.co/9qS5DpTYYu https://t.co/qkQ52OWSl0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak