qrcode

Bingen Zupiriak: “Ahalegin handia egin du Gobernuak oposizioarekin legeek ahalik eta babesik handiena izan zezaten”

2024-01-31
  • Lehendakariak Bruselan aurkeztutako euskararen ofizialtasunaren proposamenak harrera oso ona izan du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur goizean Euskadi Irratiko  “Faktoria” saioan. Besteak beste, hizpide izan ditu Lehendakariaren bidaia ofiziala Bruselara, legealdiaren azken txanpan onartutako legeetan lortutako adostasun zabala eta euskara indarberritzen jarraitzeko Aroa marko estrategiko berria.

Egunotan Iñigo Urkullu Lehendakaria Bruselan da bidaia ofizialean eta besteak beste, Europar Batasunean euskara hizkuntza ofizial izateko eta legegintza eskumenak dituzten Eskualdeek eta Nazionalitate konstituzionalek EBko erabakietan parte hartzeko  protokoloa aurkeztu ditu. Horren harira, Zupiriak adierazi du, Lehendakariaren proposamen guztiek izan dutela harrera ona, “berak esan digunez, planteatu dituen gai guztietan somatu du badagoela Jaurlaritza egiten ari den planteamenduen eta eskarien ezagutza bat eta badagoela gure autogobernuaren eta gure erakundeen onespen bat  ere”. Protokoloaren harira, Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Europan dagoen egoera askotarikoa dela eta estatu azpiko errealitate horien baitan batzuek badutela, gainera, legeak egiteko eta onartzeko gaitasuna eta horiek Estatuan zein Europan balio dutela. “Lehendakariak eskaria du estatuen barruan ofizialtasuna duten eta hizkuntza ofiziala dutenek,  estatus berezia izatea Europan, gure eskumenekoak diren alorretan eta gaietan ahotsa izan dezagun  Europan” azaldu du.  

Legealdiaren azken txanpari dagokionez, Zupiriak azpimarratu du Jaurlaritzak erabaki zuela 4 lege proiektu agintaldia amaitu aurretik onartzea eta zentzu horretan, Jaurlaritzak bultzada eman diela lege proiektu horiei legebiltzarrean onartuak izan daitezen, “ahalegin handia egin da oposizioko taldeekin hitz egiteko, ahalik eta babesik handiena lortzeko; ez da azken orduko kontua izan, hilabeteetan egin dugu lan talde guztiekin, adostasunera iristeko eta azkenean, emaitza ona izango da”. Trantsizio Energetikoaren aldeko eta Klima Aldaketaren aurkako Legearen harira azpimarratu du erabaki asko baldintzatu eta posible egingo dituen legea dela, karbono isuriak ekidin eta energia iturri berriak sustatzeko; “erabakiak hartu behar dira herriz herri, eskualdez eskualde eta bailaraz bailara eta horrek eskatzen du adostasun zabala, adostasunik ez badago zaila izango baita erkidego gisa ditugun helburuak betetzea, uste dut benetako beharrizan baten aurrean, benetako borondate politikoa egon dela adostasunera iristeko” esan du.

Amaitzeko, atzo aurkeztutako euskara indarberritzen jarraitzeko Aroa marko estrategiko berriaz mintzatu du Bingen Zupiria. Ingurunearen diagnostiko batetik abiatutako plana dela adierazi du, “gero eta pertsona gehiagok ikasi du euskara, gero eta elebidun gehiago dago gizartean, hizkuntza berriak etorri dira gure artera, horrek egoera berri baten aurrean jarri gaitu eta pertsonen arteko harremanak ere guztiz aldatu dira, digitalizazioaren ondoren; gizartea zeharo aldatu da eta egoera berriari erantzuna emateko sortu da plangintza berria. Digitalizazio alor guztian egin behar da ahalegina, baldintza egokiak bermatu behar ditugu euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko aisialdian, kirol munduan lan munduan… eta irakaskuntzari azpimarratuko nituzke, batetik, Ingura egitasmoa euskararen autoikaskuntzarako eta jatorri atzerritarra duten haurren integrazio soziala sustatzeko eta euskara ikasi dezaten bermatzeko  hizkuntza eta hezkuntza alorretatik egin beharreko ahalegin berezia ” esan du.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-03

    Onena izango litzateke soberan dauden urak nola edo hala bildu eta dinamikoki biltegiratzea, eta, gainera, urtegietako uhateak ireki behar ez izatea, zonaldeetan uholdeak eraginez, itsasoko ura amaitzeko. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa duten bilketa-sistemak, jakinda eremu plubiometrikoetan ezin dela aurreikusi, eta, beraz, baliabidea garraiatzea beharrezkoa izan daitekeela.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-03

    Lo ideal sería recoger y almacenar dinámicamente las aguas sobrantes de algún modo y además no se tengan que abrir compuertas de embalses produciendo inundaciones en zonas para acabar el agua en el mar. Los sistemas de recogida con evaluación impacto ambiental sabiendo la impredecibilidad en zonas pluviométricas lo que puede hacer necesario el transporte del recurso.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-02

    Espero dezagun ur planetan ura kudeatzen ez jakiteagatik, erregaia garraiatzeko oliobideak egin ziren bezala, uretarako gauza bera egin behar izatea sare pribatuekin uraren kudeaketa eskasagatik egiteko garestiak direnean, oinarrizko ondasun baten negozioa egitea ezin da ondo egon.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-02

    Esperemos por no saber gestionar el agua en el planeta agua, al igual que se hicieron oleoductos para transporte de combustible, tener que hacer lo mismo para el agua con redes privadas cuando son caras de hacer por una deficiente gestión del agua, hacer negocio de un bien básico no puede estar bien.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak