Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza sailak bi milioi euro bideratu ditu eskola-garraioko banakako dirulaguntzatarako (Gobernu Bilera 2024-1-30)

2024-01-30
  • 2023-2024 ikasturterako deialdiak onuradunen artean sartzen ditu Batxilergoko eta Erdi Mailako heziketa zikloetako ikasleak ere; deialdiaren diru-kopurua bikoiztu egin da horretarako
  • 2022-2023 ikasturtean 2.374 ikasle izan ziren laguntza hauen onuradun

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, ikasleak eskolara garraiatzeko banan banako dirulaguntzak arautzen dituen Agindua. Laguntza hauek, 2023-2024 ikasturtean honako hezkuntza-maila hauetan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduak dira:  Haur Hezkuntzan (lehen zikloko hirugarren mailan eta bigarren zikloan), Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Oinarrizko Lanbide Heziketan, Batxilergoan eta Erdi Mailako heziketa zikloetan. bi milioi euroko diru kopurua du bideratzen du horretara Hezkuntza Sailak.

2023-2024 ikasturteko deialdi honek berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak ere laguntza hauen onuradun izan daitezke, eskola-garraioari buruzko Dekretu berriak ezartzen duen bezala (urriaren 31ko 164/2023 Dekretua). Batxilergoko eta Erdi Mailako heziketa zikloetako ikasleek laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute, baldin eta aipatutako dekretuan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta Hezkuntza Sailak antolatutako garraioa erabiltzeko baimenduak izan ez badira.

Bete beharreko baldintza horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: ikastetxea etxetik 4 kilometro edo gehiagora egotea (2 kilometro edo gehiagora desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialarekin lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan); edo ikasturtea amaitzen den urtean 21 urte baino gehiago ez izatea (25 urte edo gehiago ez, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan).

Dirulaguntzak Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako ikasleengana ere hedatu direnez, Hezkuntza Sailak bikoiztu egin du deialdiaren zenbatekoa, aurreko edizioekin alderatuta: milioi bat eurokoa izatetik bi milioi eurora igaro da.

Banakako dirulaguntzak

Deialdi hau honako kasu hauetarako zuzentzen da: batetik, garraio eskubidea izan bai baina Hezkuntza Sailak antolatzen dituen ibilbideetara moldatu ezin diren ikasleentzat, edo bestalde, ikasleek beste erakunde batzuek antolaturiko garraio publikoa erabiltzeari egoki irizten zaion kasuetarako.

Aurreko 2022-2023 ikasturtean deialdi honen onuradun Euskadiko 2.374 ikasle izan ziren orotara: 616 ikasle Araban, 993 Gipuzkoan eta 765 Bizkaian. Hezkuntza Sailak bermatzen du aurkeztutako eskabide guztiek, baldintzak betez gero, dagokien laguntza jasoko dutela. Beraz, deialdi honetara bideratutako zenbatekoa handitu egin ahal izango da, horretarako beharrezkoa bada.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Euskadiko ikastetxe publiko baten matrikulaturik dauden ikasleak  (gorago aipaturiko mailetakoak), edo baita, hezkuntza-administrazioak esanda, ikastetxe pribatu batean daudenak ere.

2 iruzkin
  • Irekia
    2024-02-12

    Puede consulta toda la información en el siguiente enlace:

    https://www.euskadi.eus/web01-bopv/es/bopv2/datos/2024/02/2400722a.shtml

  • Argazkia Ziortza
    2024-02-11

    Dónde puedo solicitar esta ayuda??????

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko