Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetza 2018-19ko EPEaren behin betiko emaitzak argitaratzen hasi da

2024-01-26
  • Lehen 17 kategorien izendapenak eta destino-esleipenak gaur argitaratuko dira Osakidetzaren webgunean.

  • 2018-19ko Enplegu Publikoaren Eskaintzako gainerako 82 espezialitateak hurrenez hurren argitaratuko dira datozen hilabeteetan 

  • 2018-2019ko EPEak 3.535 plaza egonkortzea aurreikusten zuen. Prozesu hori ezin izan zen hasi aurreikusitako datetan pandemiaren ondorioz eta, orain, esleipen hauekin amaitutzat emango da.

Osakidetza hasi da argitaratzen 2018-19ko EPEan eskainitako 17 lanbide-kategorietako destinoen esleipenen eta hautagaien behin betiko zerrenden ebazpenak. Oposiziogileek gaurtik aurrera kontsultatu dezakete informazio hori, 2018-19ko EPEko aplikazioan, Osakidetzako webgunean.

Horrez gain, informazio gisa, webgunean argitaratu da oposiziogileak estatutupeko langile izendatzen dituen ebazpena eta izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu direneko data.

Osakidetzak lanean jarraitzen du 2018-19ko EPEko gainerako 65 kategorien izendapenen eta destinoen esleipenak jasotzen dituzten ebazpenak pixkanaka-pixkanaka argitaratzeko.

Hurrengo hilabeteetan 2018-2019ko EPEan 82 lanbide-kategorietarako eskainitako plazen deialdietako emaitza guztien berri emango da.

Behin betiko emaitzak argitaratzen hastea Osakidetzako 2018-2019ko EPEa amaitzeko lehen urratsa da, kategoria bakoitzeko hautaketa-prozesua amaitutzat emateko soilik faltako baita plazez jabetzea.

Zehazki, 17 lanbide-kategoria hauei buruzko informazioa argitaratu da gaur, eta hautagaiak, destinoaren esleipena eta estatutupeko langile-izendapena jasotzen duten behin betiko zerrendak adierazi dira.

- Alergologiako fakultatibo espezialista medikoa

- Zainketa Aringarrien fakultatibo espezialista medikoa

- Epidemiologia Klinikoko fakultatibo espezialista medikoa

- Laneko Medikuntzako fakultatibo espezialista medikoa

- Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko fakultatibo espezialista medikoa

- Haur Psikiatriako fakultatibo espezialista medikoa

- KSUko fakultatibo espezialista medikoa

- Ospitaleko Erradiofisikako fakultatibo espezialista mediko teknikoa

- Odontologiako fakultatibo teknikoa

- Euskararen Normalizazioko goi-mailako teknikaria

- Logopedian diplomaduna

- Lan Osasuneko erizaina

- Terapeuta okupazionala

- Audioprotesiko espezialista teknikaria

- Dietetikako espezialista teknikaria

- Dokumentazio Sanitarioko espezialista teknikaria

- Informatikako espezialista teknikaria 

Osakidetzako 2018-19 EPEaren bidez, Osasun Sailak 2020-2024ko esparru estrategikoan jasotako erronka nagusiei erantzungo zaie; horien artean aipatzekoak dira plantilla areagotuz enplegua sendotzeko apustua egitea eta Osakidetzako langileei lan-egonkortasun handiagoa eskaintzea.

Horretarako, 3.535 plaza eskaini dira, 82 lanbide-kategorietan banatuta, eta horien hautaprobak 2022an eta 2023an egin dira; guztira 116.793 hautagai egon dira.

2018-19ko EPEak eta gaur egun aribidean dagoen 2020-21-22-Egonkortzeko EPEak Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak inoiz izan duen enplegu publikoa egonkortzeko eta sendotzeko prozesurik jendetsuena osatu dute, Osakidetzak inoiz egin duen enplegu publikoaren eskaintzarik handiena izan da. Horrek guztiak helburu bikoitza du: batetik, Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako plantillaren herenari egonkortasuna eskaintzeko ezarritako helburua betetzea; bestetik, enplegu publikoan behin-behinekotasunaren tasari dagokion Europako estandarra aplikatzea erakundean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak