Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Dekretu-proiektua, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa sortzea eta haren lanpostuen zerrenda onartzea arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2024-01-26

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko Hezkuntza Psikologiako Batzordeak bidalitako ekarpenagatik. Aurkeztutako dekretuari egindako gogoeta aztertu egin da, eta instrukzio-fasea irekitzen denean berriz ere kontuan hartuko da, zehazki, entzunaldiari eta informazio publikoari ekitean

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik Saileko Sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan