Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza inklusioa, bizikidetza eta aniztasunaren kudeaketa garatzeko zentroa sortzea eta haren lanpostuen zerrenda onartzea arautzeko. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2024-01-26

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu Maria Torquemada Alonso, Jone Zenitagoia Apraiz, Pedro Mari Ortiz De Elguea Gómez, Irma Arnaiz Guillen, Maria Teresa Elordi Urrutia, Isabel Trevijano Bernad, Eduardo Perez Rodriguez, Olatz Olivencia Bertol, Jose Angel Penedo Suarez, Felisa Gonzalez Rodriguez, Esmeralda Alba Hernandez, Maria Paz Eguiguren San Millan, Nerea Legarreta Lejarcegui, Ane Miren Silva Casal, Sonia Sanz Gonzalez, Maider Sanz Goikoetxea, Lorea Rodriguez Rodriguez bidalitako ekarpenengatik. Ekarpen guztiek gai bera jorratzen dute hezkuntza-premia berezietako aholkularien artean gaur egun Berritzeguneetan dauden soldata-desberdintasunekin lotuta. Gai horri Hezkuntza Sailak helduko dio, eta ikastetxe berriaren dekretuaren zirriborroan islatuko da. Dekretu hori herritarren eskura jarriko da instrukzio-faseko entzunaldi-aldian.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan