Hauteskundeak 2024
qrcode

Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluak berretsi egin du Euskadiko gizarte aurreikuspeneko erakundeen dekretu berria, lehentasunezko enplegu-sistema sendotzeko

2024-01-26

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua izan da gaur Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Kontseiluaren buru, eta bertan berretsi da Euskadiko BGAE-entzako dekretu berria, Estatuan lehentasunezkoa, bakarra eta berritzailea izango den enplegu-sistema finkatzeko. Dekretu horrek lehentasunezko BGAEak arautzen ditu Euskadiko pentsioen eredu osagarri gisa, eta langileen eta enpresaren artean partekatutako ekarpenez hornituko dira, batez ere errenta gisako prestazioak emanez.

Testu berriak, era berean, BGAE-entzat egokiak diren aktibo berriak jasotzen ditu. Horiek finantza-merkatu berrietarako sarbide dibertsifikatuagoa ematen diete eta sozialki arduratsuak diren inbertsioen alderdiak garatzen dituzte. Gainera, gehienezko administrazio-gastuen beherapena sartzen da, eta horrek zuzeneko onura ekarriko die pentsio osagarriei, zuzeneko proportzioan igoko baitira. Berrikuntzen artean, BGAE-en gobernu-organoetan gizonen eta emakumeen arteko banaketa orekatua lortzeko eskakizunak nabarmentzen dira, besteak beste.

Dekretua apirilean jarriko da indarrean, erakundeen inbertsio-araubidea malgutzen duten aurreikuspenen aplikazioa errazteko. Indarrean jarri ondoren, 6 hilabeteko epea egongo da estatutuak eta erregelamenduak dekretura egokitzeko. Epe hori gorabehera, administrazio-gastu berriak 2024ko uztailaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Lehentasunezko enpleguko BGAE-en helburu nagusia da errenta gisako prestazioak kobratzea, Gizarte Segurantzaren pentsio publikoa osatzeko. Horretarako, Dekretuak gutxieneko kapital bat finkatzen du, eta hortik aurrera, BGAE bateko bazkideak zenbateko hori metatu ondoren, nahitaez bihurtu beharko da biziarteko errenta edo finantza-errenta, gutxienez 15 urterako.

Dekretua idaztean, prestazioaren ordainketa errenta moduan zehazteko atalasea ezarri da, Gizarte Segurantzaren 65 urteko gutxieneko erretiro-pentsioarekin lotutako pentsio-zenbatekoen tartearen arabera. Sektorearekin eta gizarte-eragileekin hainbat bilera egin eta erregulazio berriaren ondorioak aztertu ondoren, neurrizko lurreratzea planteatzen da, eredua aurreikuspen-sistema baloratua eta onarpen handiagoa izango duena izateko moduko zifrekin.

Hori guztia, gizarte-aurreikuspen osagarria gaztetatik orokortuz gero, partekatutako ekarpenekin, Dekretu honetan ezarritako kopurua baino eskubide ekonomiko handiagoak metatuko direlakoan. Horri prestazioak errenta moduan kobratzearekin bat datorren tributazioa gehitzen bazaio, benetako aurreikuspen-sistema osagarri propioa eta ibilbide luzekoa lortuko da.

Dekretuak prestazioak jasotzeko formula mistoa ezartzen du (errenta moduan eta kapital moduan). Lehentasunezko sistema orokortzeko helburuarekin, kontuan hartu da Gizarte Segurantzan ezkontidea ardurapean duen gutxieneko pentsioa halako bi eta erdi ezartzea 2024rako, hau da, 36.166 €. Era berean, eskubide ekonomikoen % 20 gehienez kapital moduan kobra litekeela jotzen da. Parametro horiekin, hileko pentsioak 200 eurokoak izango lirateke 15 urterako 12 ordainsaritan, eta 150 eurokoak 20 urterako 12 ordainsaritan. Kapitalaren % 20 izanez gero, hilean 160 €-ko pentsioa lortuko litzateke 15 urtean, edo 120 €-koa 20 urtean.

Horrekin batera, lehentasunezko BGAE-ekin egindako bileren ondoren eta bazkideek eskuratutako eskubideen babesean, errenta moduan ordaintzeko atalasea finkatu da, ezkontidea ardurapean izanda Gizarte Segurantzaren erretiroaren urteko gutxieneko zenbatekoaren halako hiru: 43.400 € 2024an, eta kapital moduan kobratzeko gehieneko portzentajea % 25ekoa, estatutuek hala jasotzen badute. Lau urteko aldi iragankorra izango da lehentasunezko enpleguko BGAE-entzako errenta gisako prestazioak nahitaez kobratzeko, eta araubide iragankor horretan sartu ahal izango dira bai aldi horretan eratzen diren lehentasunezko BGAE berriak, bai lehendik eratuta dauden eta lehentasunezko bihurtzen diren enpleguko BGAEak.

Autonomoentzako BGAEak

Dekretu berria berretsi ondoren, sailburuak Euskadiko Merkataritza Ganberekin sinatutako hitzarmenaren berri eman du, pertsona autonomoentzako gizarte-aurreikuspeneko sistema osagarri bat ezartzeko, haien pentsioak nabarmen txikiagoak baitira besteren konturako langileek jasotzen dituzten prestazioak baino. Sistema hori 2024ko maiatzean egongo da eskuragarri. Euskadiko autonomoen batez besteko pentsioa, 2024rako, 1.100 euro ingurukoa da hilean, eta 1.750 eurokoa besteren konturako pertsonen kasuan. Sartu beharreko kolektibo potentziala 150.000 pertsona ingurukoa da, aurreikuspen-sistema propioak dituzten bazkide kooperatibistak salbuetsita.

Gizarte-aurreikuspeneko sistema berri hau abian jartzeak Merkataritza Ganberen bidez antolatzen den kolektiboari lagundu nahi dio, eta antzeko tratamendua eman nahi die lehentasunezko enpleguko BGAE-ei, baldintza nagusiak betetzen badituzte: prestazioak errenta, aldizkako ekarpen eta kolektibo bakoitzarentzako estaldura espezifiko moduan kobratzea. Pertsona autonomo baten lan-bizitzan soldataren % 6ko ekarpena sistema publikotik lortzen den pentsioaren % 20 ingurukoa izan daiteke.

Eratzen den aurreikuspen-sistemaren funtzionamenduak pertsona autonomoen ekarpenak ahalbidetuko ditu, kudeaketa-kostu txikiekin, inoiz ez kudeatutako ondarearen % 0,50 baino handiagoarekin, kolektibo bakoitzaren kontingentzietara egokituta eta estaldura ematen dien BGAEko gobernu-organoetan duten partaidetzarekin.

Horiek bilduko dituen elkarte bakoitzeko aurreikuspen-planak egon ahal izango dira: garraiolariak, ostalaritza, gremioak… Horiek, nahitaezko estaldura gisa erretiroa hartzeaz gain, kolektibo bakoitzak bere babes-esparruaren barruan babestu nahi dituen kontingentziak estali ahal izango dituzte, gainerako elkarteez bestelakoak.

Bizkaiko eta Arabako enpleguko BGAEak

Azkenik, Azpiazuk adierazi du Eusko Jaurlaritzak berehala bultzatuko duela Bizkaian eta Araban (Gipuzkoan Geroa BGAEa dago) enpleguko BGAE bat eratzea Estatuko hitzarmenen eraginpeko langileentzat. Hala, lehen urratsa eraikuntzaren sektorera bideratuta dago.  Hasiera batean, eredu hori ez da lehentasunezkoa izango, nahiz eta helburua etorkizunean lehentasunezkoa bihurtzea izan.

ERANSKINA

GIZARTE AURREIKUSPENAREN EUSKAL KONTSEILURA BERTARATUTAKOAK

  1. EUSKO JAURLARITZA
    1. Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua
    2. Hernando Lacalle, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordea
    3. Itziar Agirre, Ogasuneko sailburuordea
    4. Elena Pérez, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea
    5. Arantza Larrauri, Finantza Politikako zuzendaria
    6. Fernando Iturriaga, Ekonomia eta Ogasun Saileko aholkularia
    7. Luis Carlos Izquierdo, Ekonomia eta Ogasun Saileko BGAEko arduraduna
  2. FORU-ALDUNDIAK
  3. Itziar Gonzalo, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatua
  4. Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko foru-diputatua
  5. Jokin Perona, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko foru-diputatua
  6. EUSKADIKO KOOPERATIBEN KONFEDERAZIOA
  7. Carlos Maza, KonfeKoop-en ordezkari gisa
  8. ENPRESA-ERAKUNDEAK
  9. Pablo Martin , CONFEBASK
  10. ERAKUNDE ETA KONFEDERAZIO SINDIKALAK
  11. Amaia Aldasoro, ELA
  12. Esther Macías, CCOO
  13. C. Cárdenas, UGT
  14. BORONDATEZKO GIZARTE-AURREIKUSPENEKO ERAKUNDEEN FEDERAZIOAK
  15. Ignacio Javier Etxebarria, BGAE-en Federazioko presidentea
  16. Jordan Saenz, Geroako zuzendari nagusia
  17. Iñigo Ansola, Baskepensionesen ordezkari gisa
  18. Iñaki Ureta, BGAE elkartuetako BGAE-en Federazioaren ordezkari gisa
  19. GIZARTE-AURREIKUSPENAREN ESPARRUAN ESPERIENTZIA ETA KONPETENTZIA EGIAZTATUA DUTEN PERTSONAK
  20. Aitor Barañano, UPV/EHU
  21. Francisco Javier Arrieta, Deustuko Unibertsitatea
6 iruzkin
  • Argazkia KLM
    KLM
    2024-01-31

    El motivo de este decreto no es otro que contrarrestar los efectos de la ley Escriba .Este afecta al tope del rescate de Geroa .2024 es 49.680 euros ,2025 será de 52.115 euros. Hay que parar esto, mucho dinero para unos pocos guipuzcoanos-as del metal, para los que se predijo que no les seria suficiente la pensión de la SS , obligándoles a poner dinero en Geroa
    El resto de habitantes de Euskadi ya decide como cobraran sus participaciones
    estos pobres ciudadanos sin ningún derecho a decidir sobre lo suyo
    Objetivo MINIMIZAR LAS SALIDAS DE CAPITAL DE GEROA .

  • Argazkia Txapin
    2024-01-30

    Mismas obligaciones mismos derechos,no a la obligacion de cobrar en renta.

  • Argazkia Iralco
    2024-01-29

    Porqué un socio de Geroa que no llega a cierta cantidad de dinero ahorrado puede recuperar todo su capital y otro, supuestamente con los mismos derechos y qué tiene más cantidad, no puede recuperarlo en su totalidad, ni tan siquiera la cantidad que cobra el anterior socio, si no solamente en renta, a esto se le llama discriminación entre socios. Señores políticos no tutelen nuestro dinero,ya lo haremos nosotros. Ésto es un entramado piramidal, un eukorralito.

  • Argazkia ERTZIBI
    2024-01-29

    Para el Gobierno Vasco no todos somos iguales
    Mínimamente queremos que nos traten igual que lITZARRI EPSV
    Porque estos privilegios a los funcionarios sí y a nosotros no ???
    Quizás han colaborado más que nosotros en lo que es hoy EUSKADI ???
    Un poco de respeto, no somos tontos
    BASTA YA !!!
    GEROA ES UNA EPSV PRIVADA, ITZARRI UNA EPSV PAGADA CON NUESTRO DINERO .

  • Argazkia ERTZIBI
    2024-01-29

    Eusko Jauralitzarentzat ez gera denok berdiñak
    ITZARRI EPSV koak bezalaxe tratatzea nahi degu,
    Hauek zergatik daukate pribilegioak eta gainontzekoak ez ???
    Guk baino gehiago egin ote dute herri hau altxatzeko.???
    Bainan zer gehiago ikusi behar degu ???
    DEKRETAZOAK PIKUTARA,,,, ASKI DA !!!
    ERABAKITZEKO ESKUBIDEA BAI !!!!
    EZ GERA INOZOAK eta ez degu TRATU TXAR GEHIAGO JASAN NAHI.

  • Argazkia jal
    jal
    2024-01-27

    ¿Cuántas de las personas que han participado en esta reunión y tomado estas decisiones están obligados a aportar parte de su sueldo a una EPSV, lo quieran o no?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak