
Kultura sailburuorde Andoni Iturbe dFERIA 2024aren XXX. edizioaren aurkezpenean izan da
Kultura sailburuorde Andoni Iturbe dFERIA jaialdiaren aurkezpenean izan da gaur Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdiaren XXX. edizioa martxoaren 11tik 14ra bitartean izango da, nahiz eta aurreko igandean, martxoak 10, inagurazio ekitaldia izan. Aurtengo gaia UTOPIA izango da eta herri gonbidatua Italia. Hartara, eta Istituto italiano di Cultura-ren laguntzarekin, hainbat italiar konpainiek hartuko dute parte. Centro Coreografico Nazionale / Aterballetto izen handiko taldeak irekiko du 2024ko edizioa, Yeled, Shoot Me eta Rhapsody In Blue dantza piezekin. Itxiera, berriz, Compagnia blucinQue-ren Gelsomina Dreams ikuskizunak emango dio.
25 konpainien, 28 ikuskizun eta 34 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Kopuruei dagokienez, ikuskizunen kopuru handi bat (%60) estreinaldiak izango dira modu batean edo bestean: bi mundu mailan, beste bat Europa mailan, hiru estreinaldi estatuan eta hamar Euskal Herrian. Diziplinei dagokienez, %44a dantza izango da, beste %52a antzerkia eta zirku ikuskizun bat izango da ere. Konpainien jatorriari dagokionez, atzerriko konpainiak Italiatik, Kubatik eta Argentinatik datoz.
Bihar, urtarrilak 26 goizeko 11:30ean, jarriko dira salgai sarrerak, webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan. Aldez aurreko erosketek deskontu bereziak izango dituzte, otsailaren 11 arte.
Infoemazio gehiago hemen