NIK Patrika Digitala
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak kirurgia robotikoa jarri du martxan Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean

2024-01-25
  • Barrualde-Galdakaoko ESIak robot kirurgiko bat ezarri du Urologia Unitatean, zirujauei ebakuntza konplexuak zehaztasunez eta segurtasunez egiteko aukera ematen diena.

  • Onura handiak dakarzkio pazienteari; izan ere, ebakuntzak ez dira hain traumatikoak, odoljarioak oso txikiak dira, transfusio-premia txikiagoa da, eta bizkorrago eta min gutxiagorekin sendatzen da.

  • Teknologia berri horretan egindako inbertsioa 2 milioi eurotik gorakoa da.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak kirurgia robotikoa ezarri du Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Urologia Unitatean, Da Vinci robot kirurgiko bat instalatuz. BARRUALDE-Galdakaoko ESIa teknologia hori duen Osakidetzako bosgarrena da: zauri txikikoa, eta bereizmen handiko 3Dko bistaratze-sistema dauka, zirujauei ebakuntza konplexuak zehaztasunez eta segurtasunez egiteko aukera ematen diena.

"Robot kirurgiko hau gure Urologiako Unitatean ezartzeak prozedura konplexuak zehaztasun, malgutasun eta kontrol handiagoarekin egitea ahalbidetuko digu, teknika konbentzionalekin alderatuta”, adierazi du José Antonio Gallego Sánchez Urologiako zerbitzuburuak.

Da Vinci robot kirurgikoan 2.337.478 euroko inbertsioa egin da. Horri esker zirujauak eremu kirurgikoaren ikuspegi zabala eta garbia dauka, eta ebaki txikien bidez trata ditzake irisgarriak ez diren eremu anatomikoak. Prozedura honek profesionalari segurtasun handiagoa ematen dio teknika kirurgikoan, bai disekzio anatomikoan, bai berreraikitzean, eta emaitza hobeak lortzen laguntzen dio. Gainera, onura handiak dakarzkio pazienteari; izan ere, ebakuntza ez da hain traumatikoa, odoljario txikia eta transfusioen premia txikiagoa dauzka, eta ebakuntza ondoko errekuperazioa azkarragoa da –ospitaleko egonaldia laburragoa izanik– eta ez hain mingarria.

Prostatako minbizian aurrerakuntza

Urologia Zerbitzutik, Gallego doktoreak nabarmendu du, halaber, teknika hori uro-onkologiaren arloan aplikatzeak ekarriko duen aurrerapena pazienteen tratamendurako, gernubideei eragiten dieten zenbait minbiziren kasuan: "Prostatako minbizia diagnostikatu zaien pazienteen tratamenduan aurrerapen teknologiko argia eskainiko du. Zehazki, lagungarria izango da kirurgia urologiko laparoskopikoetan, hala nola prostatektomia erradikala kontserbazio neurobaskularrarekin, iztai-linfadenektomia, zistektomia erradikala eta berreraikitzailea, nefrektomia partziala eta pelbiseko kirurgia, eta abar".

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-01-28

    Makineriak edozein arrazoirengatik huts egin dezakeenerako protokoloetatik abiatuz, gero, zoritxarrez, kontua ez da erantzukizunak banatzea, eta, ondorioz, sortutako gaitzarekin geratzea.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-28

    Partiendo de protocolos para cuando pueda fallar la maquinaria por cualquier motivo luego a desgracia no se trata de ir repartiendo responsabilidades quedando con el mal sobrevenido no puede cubrir dinero alguno.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)