Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Saila eta Serunion enpresaren arteko akordioa jantoki-zerbitzuko kontratuak deuseztatzeko

2024-01-24
  • Otsailaren 5etik aurrera, sektoreko enpresek beteko dute Serunion SA-k ikasturte honetan ematen zuen jantoki-zerbitzua.

Hezkuntza Sailak eta Serunion SA enpresak erabaki dute bertan behera uztea enpresa honek Euskadiko hainbat tokitan jantoki-zerbitzua emateko sinatuak zituen kontratuak.

Bi aldeen arteko desegite-akordioa, ikasturte honetan ikastetxe jakin batzuetako jantokietan izandako arazoen ondoren etorri da. Gertakari horien aurrean, Hezkuntza Sailak irekiak ditu hainbat espediente, eta gertakari horiek gizartean izan duten eragina ere kontuan hartuta, enpresak uko egin die ikastetxe publikoetan jantoki-zerbitzua emateko egindako azken lizitazioan lortu zituen kontratuei.

Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek Serunionen eskaera aztertu ondoren, Hezkuntza Sailak kontratuak desegitea ebatzi du, alde biek elkarrekin adostuta. Otsailaren 5etik aurrera, sektoreko enpresek beren gain hartuko dute Serunion SA-k orain arte kudeatzen zituen lau loteetan zerbitzua ematea. Era honetan ziurtatuko da ikasle guztiek jantoki-zerbitzua bermatuta izango dutela.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @GurePlatera
    2024-01-24

    Comentario de Twitter:
    ⚠️️ A partir del próximo 5 de febrero Serunion dejará de dar servicio a los comedores escolares de cuatro lotes: uno en Bizkaia, otro en Gipuzkoa y dos en Araba.
    https://t.co/1sCsV7wfGQ

  • Argazkia SN Robot
    @GurePlatera
    2024-01-24

    Comentario de Twitter:
    ⚠️️ Otsailaren 5etik aurrera, Serunionek lau lotetako eskola-jantokiei zerbitzua emateari utziko dio: bat Bizkaian, beste bat Gipuzkoan eta bi Araban.

    https://t.co/SIYc21phrU

  • Argazkia SN Robot
    @EHIGE1
    2024-01-24

    Comentario de Twitter:
    ‼️ Otsailaren 5etik aurrera, Serunionek lau lotetako eskola-jantokiei zerbitzua emateari utziko dio: bat Bizkaian, beste bat Gipuzkoan eta bi Araban.

    https://t.co/W2E9Fa1q1Q

  • Argazkia SN Robot
    @EHIGE1
    2024-01-24

    Comentario de Twitter:
    ‼️ A partir del próximo 5 de febrero Serunion dejará de dar servicio a los comedores escolares de cuatro lotes: uno en Bizkaia, otro en Gipuzkoa y dos en Araba.

    https://t.co/QRahuL9Bl8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)