Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

SEED 2012, Nekazal eta Elikagaietako I. Biltzarrak sektorearen erronkak eta aukerak aurkitzen saiatuko da

2012.eko otsailak 13

Mahai inguruen bitartez, nekazal elikagaietako adituen laguntzaz egungo krisi garaia gainditzeko neurriak lantzea bultzatuko da

Arrantza eta Nekazal Elikagaietako Sailburuordeak SEED 2012, Nekazal Elikagaietako I. Biltzarra aurkeztu du gaur goizean. Vitoria-Gasteizen otsailaren 15 eta 16 bitartean egingo den biltzarrak sektorearen etorkizuna eta erronkak aztertuko ditu, baita hiritarren kontsumo ohiturak eta merkatuen aldaketak ere. Patxi Lopez Lehendakariak inauguratuko duen biltzar hori, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak antolatu du HAZI Korporazioaren, AZTI-Tecnaliaren eta Euskadiko Elikagaietako Klusterraren laguntzarekin batera.

Jon Azkue sailburuordeak esan duenez, SEED 2012 bertako zein nazioarteko adituek parte hartuko dute, batez ere, "jasaten ari garen krisi garai honetan irtenbideak bilatu asmoz, jakinduria, ideiak eta erreminta estrategikoak eskeini ahal izateko".

Formatu zabal batean, hiru zatitan banaturik, mahai inguruak antolatuz sektorearen eta adituen arteko eztabaida bultzatu nahi da.

Horietako lehenak, merkatuaren egoera eztabaidatuko du, bizi dugun mundu aldakorra, merkatu berrien sortzea eta jasaten ari garen krisi egoera. Bigarren zatian, marketingari, merkaturatzeari eta banaketari buruz mintzatuko dira; eta azkenik, enpresa estrategia jarriko da mahai gainean, besteak beste arrakastaren klabeak argitzeko, edota, hartu beharreko erabakiak egokienak izan daitezen jakiteko.

Pilar Unzaluren departamentutik ahalegin handia egiten ari da nekazal elikagaietako enpresen aldeko zabalkundean eta lehiakortasunean, bai estatu mailan zein nazioartean.

Horrela, 2011. urtean, Jon Azkue berak azpimarratu duen moduan, "guztira 115 enpresek parte hartu dute antolatu diren nazioartekotze misioetan, eta horien artean azpimarratzekoak, gaur bertan egiten ari garen ekimena Berlinalen (Alemania) edota joan den urrian Lehendakaria buru zela egin genuen Estatu Batuetarako bidaia".

Iruzkin bat
  • @FundacionIdeas
    2012.eko otsailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: SEED 2012 I. Nekazal Elikagaietako Biltzarraren inaugurazioaren buru da lehendakaria.
    http://t.co/giKhw2fm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)