Hezkuntza Sailak irakasleei lagunduko die gazteek pornografia kontsumitzearen ondorioak ezabatzen
- Gaur BECen antolatutako jardunaldian, eta bihar Gasteizko Musika Kontserbatorioan errepikatuko den jardunaldian, neskak eta mutilak arlo afektibo-sexualean orientatzeko estrategiak eskaini nahi zaizkie irakasleei
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak informazioaren teknologiaren arloko eta edukien kontsumoaren arloko zenbait alderdi lantzen ditu. Horretarako, Hezkuntza Sailaren arabera jarduten du eta errespetuaren eta berdintasunaren baliotan heztea bilatzen du, ikastetxeekin koordinatuta
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak nerabeek eta gazteek pornografia eskuratzearen eta kontsumitzearen ondorioei buruzko prestakuntza-jardunaldia antolatu du. Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordeak parte hartu du irakasleei eta hezkuntzaren arloko profesionalei zuzendutako topaketaren hasieran. “Pornografiaren erabileraren ondorioak nerabe eta gazteentzat” izenburupean, lehen hitzordua Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) erakustazokan izan da. Programa bera errepikatuko da bihar, urtarrilaren 24an, Gasteizko Musika Kontserbatorioan egingo den bigarren jardunaldi batean.
Gazteak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskura izateak kezka sortu du azkenaldian gizarte-mailan eta, batik bat, hezkuntza-komunitatean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ikastetxeekin elkarlanean ari da telefono mugikorren eta erloju adimendunen erabileraren arloan eta Interneteko edukien kontsumo arduratsuaren arloan.
Oraingo honetan, eduki pornografikoak eskura izateari eta horrek gazteen harremanetan duen eraginari buruzko prestakuntza-jardunaldia antolatu da, eta, jardunaldi horren bidez, baliabideak eskaini nahi dira irakasleek neskei eta mutilei arlo afektibo-sexualari buruzko orientazioa eman diezaieten. Adituek diote horrelako edukiak gero eta gazteago kontsumitzeak ondorioak dituela ikasleen arteko harremanetan, arlo sexualean, arlo afektiboan eta, oro har, gizarte-elkarreraginean. Ildo horretan, adituen azterketak ardatz dituen hausnarketa batean parte hartu nahi da, gazteek pornografiaren bidez hartzen dituzten ondorio negatiboak ezabatzeko dinamikak eta estrategiak sor daitezen. Sandra Sedano Balear Uharteetako Unibertsitateko irakasle elkartuak, Maria Rodriguez sexologoak eta Maider Garcia de Vicuña psikologoak gaia jorratu ostean, mahai-inguru batean parte hartuko dute.
Hezkuntza Sailaren araberakoa
Jardunaldi hau sartzen da Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legeak aldarrikatzen dituen hezkuntza-balioen sustapenean. Lege horrek bere hitzaurrean aditzera ematen duenez, balioak hezkuntza-sistemaren zutabeak dira eta “itsasargia ere badira, hau da, pertsona ikastetxeko bizitzan eta gizartean behar bezala txertatzeko, bai eta gainerako herritarrekiko elkarreraginean jarduteko gidariak ere”. Ildo horretan, lege berri horrek, neskak eta mutilak “digitalki ahalduntzeaz” gain, bilatzen du “ikasleen ongizate sozioemozionala sustatzea, elkarbizitza sustatzea eta printzipio demokratikoak eta giza eskubideen errespetua eta bermea oinarri hartzen dituen hezkuntza aplikatzea”. Horretarako, balio eta esperientzia zibikoak lantzearen eta berdintasuna, ekitatea eta gizarte-kohesioa bilatzearen aldeko apustua egingo da. Hezkuntza Legean errotutako balioak dira, eta talka egiten dute pornografiak helarazten dituen gizonen eta emakumeen arteko harremanak imitatu edo erreferentziatzat hartzean ezartzen diren desberdintasun-egoerekin eta botere-harremanekin.
Programa
09:00-09:15 – Sarrera eta dokumentazio-banaketa
09:15-09:30 – Irekiera instituzionala
09:30-11:15 - Sandra Sedano. Pornografia eta nerabezaroa: pornografiaren efektuak edo inpaktua, ikerketen datuak eta ikasleen ekarpenak. Balear Uharteetako Unibertsitatea.
11:15-11:45- Kafea
11:15-12:15 – María Rodríguez. Hitz egin dezagun pornoaz: sexu-heziketa alternatiba gisa. Sexologoa eta doktorea Genero eta Aniztasunean.
12:15-13:30 – Maider Garcia de Vicuña Quintana. Sexologoa. eMAIZe sexologia zentroa.
13:30-14:20 – Mahai-ingurua hizlariekin.
13:20-14:30 - Itxiera
-
2024-01-24
De nuevo se delega en el ámbito educativo para que sea este el que resuelva problemas que aquejan a toda la sociedad y que son estructurales. Además, sin que exista suficiente evidencia científica publicada en revistas de alto impacto, y con valor estadístico, sobre la edad real de acceso y el consumo de pornografía en menores.
O bien, estudios científicos o revisiones sistemáticas que demuestren que introducir -tal y como abogan estas expertas- determinados contenidos, que ahora mismo se dan (variopintos y anticientíficos) bajo la denominación "educación afectivo-sexual" en edades cada vez más tempranas, supongan cambios personales de actitud o que estos repercutan en toda la sociedad o que no sean perjudiciales para el alumnado.
El nivel más bajo en la jerarquía de niveles de evidencia científica lo tienen las personas expertas y sus opiniones, especialmente si estas personas tienen conflictos de intereses porque pueden obtener beneficios económicos o profesionales con este tema.
La casi totalidad de la pornografía muestra violencia sexual grabada, realizada mayoritariamente hacia las mujeres; tal y como llevan denunciándolo y estudiándolo desde los años 70 del siglo pasado, las feministas y también denunciándolo los padres y las madres, quienes siempre han pedido su abolición, para que esta desaparezca, porque va en contra de la igualdad entre mujeres y hombres.
Abolición de la pornografía que ninguna de las tres expertas propone o siquiera contempla o defiende, ¿por qué? Si con la abolición desaparecería este problema y, además, sería algo que haría la sociedad al completo, sin responsabilizar a nuestro alumnado menor de edad. Alumnado al que se le pretende hablar -a todos- de pornografía, la hayan visto o no. ¿Son los y las menores los que deben resolver y hacer frente a problemas que les generamos los adultos y que no hemos sido y somos capaces de resolver?
¿Se está convirtiendo a los centros educativos en un nicho de mercado para expertos, formación externa y temáticas de todo tipo, a costa del dinero público y de las horas de contenidos académicos? Contenidos, que sí está demostrado científicamente que sustentan y forman el pensamiento crítico del alumnado para que lo apliquen a todo y siempre.