Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek otsailaren13an (astelehenean) eta 14an (asteartean) Atxuriko eta Ariz-Basauriko geltokien artean garraio aldaketa zerbitzua eskaintzen jarraituko du

2012.eko otsailak 12

Zerbitzu aldaketa hori jazoko da otsailaren 11n, larunbatean, Etxebarriko zubi berriaren eraikuntza lanak direla eta, trenbide mozketa iraunkorra egingo delako.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak bihar astelehenean (13an) eta etzi asteartean (14an) Atxuriko eta Ariz-Basuriko geltokien artean garraio aldaketa zerbitzua eskaintzen jarraituko du. Horren arrazoia  Etxebarriko zubi berriaren eraikuntzaren lanak direla eta, joan den larunbatean (otsailaren 11n) eman den trenbidearen mozketa iraunkorra da. Lan horiek guztiak ETS konpainiak zuzenduko ditu.

Ukitutako tartea Bilbo eta Donostia eta Bilbo eta Bermeo egun dauden tren zerbitzuak eskaintzen duen berdina da. Hain zuzen ere, ukitutako trenak Atxuriko (Bilbo) eta Arizko (Basauri) geltokien artean dagoen tartetik ohi den bezala zirkulatzen dutenak dira, betiere noranzko bietan noranzkoa, helmuga edo zentzua zein izanik ere.

Ariz-Basauri eta Donostia eta Ariz-Basauri eta Bermeo artean trenak ohi den bezala ibiliko dira.

Otsailaren 13ko eta 14ko garraio aldaketaren EZAUGARRIAK honako hauek izango dira :

BIDAIAK BERMEO EDO DONOSTIA NORANZKOAN

Atxuritik-Bilbotik irtengo diren bidaiari guztiak eta Bermeora/Donostiara edo bitartean dauden geltokietara joan nahi izanez gero, Zazpi Kaleetako EuskoTreneko geltokira joango dira eta bertan erosi ahal izango dute txartela. Horrez gain, geltokian bertan Metro Bilbaoko titulua emango zaie eta txartel horrekin Arizeraino joango dira. Hara iristean EuskoTreneko izen bereko  geltokira (Ariz) joango dira helmugaraino bidaiarekin jarraitzeko.

Boluetatik eta Etxebarritik irtengo diren bidaiariei geltokian Metro Bilbaora joateko txartela emango zaie Arizeraino. Behin hara iristean, EuskoTreneko geltokira (Ariz) oinez joango dira.


BILBORA JOATEKO BIDAIAK

Bermeotik edo hurrengo geltokietatik eta  Donostiatik edo hurrengo geltokietatik Bilborantz doazen bidaiariei, kasu bietan helmuga Ariztik (Basauri) baino harago izanez gero, trenean bertan Metro Bilbaoko A guneraino joateko txartela emango zaie. Txartel horrek Arizko Metro Bilbaoko geltokitik aurrera joateko balioko du.

EuskoTreneko txartelak Bilboko tranbiako Atxuri-Arriaga tarterako balioko du.

Otsailaren 13ko eta 14ko zenbait trenek ez dute Metro Bilbaorekin loturarik, hori dela eta, lotura AUTOBUSEZ egingo dute. Autobusa ohiko ordutegia baino 10 minutu arinago irtengo da. Tren horiek ondorengo hauek dira :

·Atxuritik-Bilbotik irtengo diren trenetako bidaiariak astelehenean 13an eta asteartean 14an: 6:00etako trena hartzeko, autobusa 5:50ean irtengo da (Donostia noranzkoan). 6:30eko trena hartzeko autobusa 6:20an irtengo da (Ermua noranzkoa), 6:48ko trena hartzeko autobusa 6:38an irtengo da (Bermeo noranzkoan), 7:30eko trena hartzeko autobusa 7:20an irtengo da (Ermua noranzkoan) eta 7:48ko trena hartzeko autobusa 7:38an irtengo da (Bermeo noranzkoan). Aipatutako kasu guztietan, autobusek ibilbidea Ariz-Basaurin bukatuko dute. Geltoki horretan bezeroek trenera egingo dute garraio aldaketa eta bidaiarekin helmugaraino jarraituko dute.

·Ariz-Basaurira iritsiko diren bidaiariek astelehenean 13an eta asteartean 14an 6:13an (Durangon abiapuntua), 22:29an (Donostian abiapuntua) eta 22:49an (Zaldibar abiapuntua) eta Ariz baino urrutiago joanez gero, Bilbo noranzkoan: Ariz-Basauriko geltokian autobusera egingo dute garraio aldaketa eta garraio horretan egingo dute bidaia helmugaraino.

Autobus geralekuak ohiko lekuetan egongo dira kokatuta, Etxebarrin eta Boluetan 634 errepide nazionalean eta Arizen eta Atxurin geltokien ondoan.

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono zenbaki honetan  944 019 800.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan