Berriak Herrizaingoa
Eu

112 larrialditarako telefonoak 2011. urtean 1.300.000 dei inguru izan zituen eta 167.000 gertakariri

2012.eko otsailak 13

112 telefonoak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiko Zuzendaritzari atxikia, EAEn 2011. urtean 1.300.000 dei inguru izan zituen eta 167.000 gertakariri erantzun zien. Dei gehienak honetarako izan dira: arriskuak antzemateko, bidezaintza, larrialdi medikuetarako, pertsonen istripuetarako, trafikorako eta bide segurtasunerako.

2011. urtean jasotako datuak,  2010ean jasotakoekin (1.200.000 dei eta 180.000 gertakari)  alderatuta oso antzekoak dira, gaur Pasaian egindako prentsaurrekoan jakinarazi dituzte. Prentsaurrekoa 112 Nazioarteko eguna ospatzeko egin da; bertan, Raul Fernandez de Arroiabe, Herrizaingo Saileko sailburuordea, eta Pedro Anitua, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria, egon dira.

Aurten, prentsaurrekoan, biek udal-boluntarioen lana nabarmen nahi izan dute. Udal- boluntario batzuk gaur Pasaiako Euskadi Etorbidean elkartu dira eta beraien lana erakusteko jarduera bat egin dute.

Naziorteko eguna

112 larrialdietarako telefonoaren Nazioarteko eguna otsailaren 11n (urteko 2.hileko 11. eguna) ospatuko da Europar Batasun osoan. Nazioarteko eguna ospatzeko helburu nagusiak hauexek dira: alde batetik, herritarrei gogoraraztea 112 telefonoa Europar Batasuneko herrialde guztietarako dela eta martxan dagoela; eta bestetik, telefono-kabina batetik, telefono mugikor batetik edo telefono finko batetik erabil daitekeela

Hemen herritarrei zerbait gertatuz gero, telefono hau gogoratzen dute, baina %76k ez daki Europan ere erabil daitekeela. Hori horrela, istripu bat izanez gero edo istripu bat ikusiz gero, Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetan ez lukete jakingo nora deitu

Beraz, hori zuzentzeko, beharrezkoa da herritarrei zabaltzea, argi eta garbi, Europar Batasunean 112 telefonoa ezartzeak posible egiten duela hor dabiltzan milaka pertsonak (turismoa dela, negozioak direla,...) telefono zenbaki bakarra gogoratu behar dutela Larrialdi zerbitzuak eskatzeko.

Erantzundako gertakariak

2011n erantzundako  gertakarietatik %18,95 arriskuak prebenitzeko (bidezaintza) izan dira, % 18,34 larrialdi medikuetarako, %16,22 pertsonen istripuetarako, %13,03 trafikorako eta bide segurtasunerako, eta %10,07 herritarren segurtasunerako.

Herrizaingo Saileko sailburuordeak, Raul Fernandez de Arroiabek, SOS Deiakeko zentroek egindako lana goraipatu du. Horiek 112 deiak kudeatzeko eta erantzuteko ardura dute; "izan ere, profesional hauek parte-hartze agentziei eta koordinatzaileei jakinarazi baino lehen, lehendabizi dei egiten duten pertsonekin hitz egiten dute; bigarrenik, gertatutakoa aztertu eta non gertatu den jakin; eta azkenik benetako beharrak zein diren baloratzen dute egoera".

"Sailburuordeak nabarmendu du 112 gure salbamendu-zenbakia dela. Herritarren zerbitzurik demokratikoena eta unibertsalena da; izan ere, erantzunik azkarrena eta eraginkorrena eskaintzen du gerta daitekeen edozein gertakariri erantzuteko, ez du inor baztertzen."

112 Euskadin 1998an martxan jarri zen, 088 ordezkatu zuen. Telefono hori abian jarri zen Espainiako Gobernuak erabaki zuenean bere Araudian sartzea Europako larrialdietarako telefono bakarra ezartzeko erabakia

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)