Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak omenaldia egin dio Gesto Por la Pazek terrorismoaren kontra egin duen “erresistentzia zibikoari”

2012.eko otsailak 11

“Garai berrian ez da inor baztertuko”, azaldu du Patxi López lehendakariak Gesto Por la Pazek Bilbon egin duen azken manifestazioa baino lehenago. Lehendakariak topaketa horretan parte hartu du Eusko Jaurlaritzaren zenbait kontseilarirekin eta hainbat alderdi eta erakunderen ordezkari ugarirekin batera.

“Gesto euskal gizartearen erresistentzia zibikoaren sinbolorik onena da”, gogorarazi du hirigunean egin den martxan parte hartu aurretik. “ETAren totalitarismoarekin eta terrorismoarekin bukatzea lortu dugu”, azpimarratu du lehendakariak deialdiaren leloari (lortu dugu. El futuro es nuestro) erreferentzia eginez. Ezker abertzaleak manifestazioan parte hartu ez izana sentitzen duela gailendu du, eta guztiak animatu ditu demokraziaren kontra borrokatu direnak demokrazian behin betiko barneratu daitezela lortzeko lan egitera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)