Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Idoia Mendia joango da gaur Bakearen Aldeko Koordinakundearen azken manifestaziora

2012.eko otsailak 11

Ibilaldia Jesusen Bihotza Plazatik abiatuko da eta "Lortu dugu. El futuro es nuestro" leloa izango du

Idoia Mendia joango da gaur arratsaldean Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bilbon deitu duen manifestaziora. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak parte hartuko du Bilboko Jesusen Bihotza Plazatik, arratsaldeko 17:30ean, "Lortu dugu. El futuro es nuestro" lelopean abiatuko den ibilaldian.

Bakearen aldeko plataformak Indarkeriarik Ezaren Munduko Eguna (urtarrilak 30) ospatzeko deituko duen azken manifestazioa izango da. 1988az geroztik urtero egin ohi den mobilizazio honek ETAri indarkeria uzteko eta bere postulatuak demokraziak berak dituen baloreekin eta tresnekin defendatzeko eskatu dio.

"Azken manifestazio honekin herritarren mobilizazio honen zikloari amaiera eman nahi diogu. Atzera bueltarik egongo ez dela sendotu nahi dugu, hala nola etorkizuna indarkeriatik at baino ezin dugula eraiki. Bestetik, jai giroko manifestazioa ere izango da, bakearen aldeko lan handiaren ondoren, lortu egin dugulako. Demokrazia, askatasuna, errespetua, tolerantzia, justizia eta indarkeriarik eza gailendu egin direlako", adierazi dute Bakearen Aldeko Koordinakundearen arduradunek.

"Lortu dugu ETAk bere izuaren historiari behin betiko bukaera ematea eta egun batean basakeriari EZ eta askatasunari BAI esan genien guztion artean lortu dugu. Pertsona zintzo guztien artean lortu dugu. Orain elkarrekin askatasunean bizitzea irabaztea geratzen da. Desberdin pentsatzea eta ozenki esateko aukera edukitzea da egunero askeagoak izatea egiten gaituena. Bide horretatik, zeinean zaurien odoljarioa geldituko dugun, baina memoriarekin, amnesiarik ezta ahanztura interesaturik gabe eta gure historia hurbila berriro idatzi gabe, herri hau maitatzen dugun pertsona guztiak ibili gura beharko genuke. Horretara daude deituta belaunaldi berriak. ETA agur, betirako. Lortu dugu!", adierazi du Idoia Mendia sailburuak.

2 iruzkin
  • @argomezmoral
    2012.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Idoia Mendia acudirá hoy a la última manifestación de Gesto por la Paz. http://t.co/NadfgLlu

  • @argomezmoral
    2012.eko otsailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Idoia Mendia joango da gaur Bakearen Aldeko Koordinakundearen azken manifestaziora. http://t.co/41GOgQhg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak