Berriak Herrizaingoa

Herrizaingo Sailak aurreratu du indarkeria matxistaren kontrako legeak eskubideak eta prestazioak indartuko dituela

2012-02-11

Eusko Jaurlaritza emakumeen kontrako indarkeria matxista prebenitzeko eta beren biktimen arreta eta berreskurapen osorako prestatzen ari den Legeak kaltetutakoentzako konpentsazio eta elikadura pentsioen bermerako funts bat sortzea barne hartuko du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak eta Mariola Serrano Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak egin duten iragarpenaren arabera, arauan prestazioak eta “eskubideak indartzeko” jaso diren ekimenetako bat da. Beren esku-hartzean, arauaren zirriborroan jasotako hainbat alderdi aurreratu zituzten. Herrizaingoaren arduradunaren arabera, berdintasun politiken eta indarkeria matxistaren kontrako borrokaren arteko lotura indartzen du. “Gure ibilbidearekiko koherenteak gara, genero-indarkeriari buruz hitz egin dugun guztietan gogoratu dugu gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunean hondoratzen dela. Jaurlaritza sozialistan oso argi dugun ideia bat da”, azpimarratu du. “Oso pozik gaude erdietsi ditugun helburuekin, eta lege bat egitea garrantzitsua dela uste dugu”, laburbildu du.

Iruzkin bat
  • @GrupoLagunduz
    2012-02-11

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Herrizaingo Sailak aurreratu du indarkeria matxistaren kontrako legeak esku http://t.co/WenwFUGv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)