Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Tapia: "Euskadik urrats eraldatzailea eman du Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearekin, inor atzean uzten ez duena"

2024-01-19
  • Hauek dira konpromiso nabarmengarriak: klima-aldaketaren aurkako konpromisoa, energia fosilen ustiategietan desinbertsioa eta herritarren parte-hartzea.
  • Lege berriak kanon onargarri bat ezartzen du berriztagarrien ekoizleentzat, ingurunea konpentsatzeko aukera ematen duena.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak arrakasta handi bat bezala baloratu du Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen inguruan lortutako akordio zabala.

"Lege honekin Euskadik erreferentziazko urrats bat ematen du, eraldatzailea dena. Historiako une bati eta une geopolitiko bati modu egokian erantzuten dio. Herri mailako akordio bat da, eta zentzu honetan eskerrak eman nahi dizkiet akordioa lortu duten hiru taldeei, EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduri, egindako lanagatik. Hiru alderdiak posibilistak eta errealistak izan dira, eta horri esker akordio hori lortu izan ahal dugu".

Tapia sailburuaren ustez, Lege berria lehendik dagoenetik eta Euskadiko errealitatera hurbiltzen denetik bereizitako tresna berria da, eta horrek esan nahi du "lehiakortasuna zaintzen duela, inor atzean utzi gabe enplegua zaintzeko. Jasangarria da, klima-aldaketaren mehatxuari erantzuten baitio. Bidezko legea izango dela esaten dugu, trantsizio justua egiteko eta enplegua zaintzeko aukera emango digulako, klima-anbizioari uko egin gabe".

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berrian lau ezaugarri nabarmentzekoak dira:

  1. Klima-aldaketaren aurkako inbertsio-konpromisoa
    2. Berriztagarrien ekoizleei onargarria den kanon bat ezartzen die, ingurunea konpentsatzeko ahalbidetuko duena.
    3. Energia fosilen ustiategietan desinbertsioak egitea aurreikusten da
    4. Zabalkundearen beharra eta herritarrak parte hartzea lehenetsiko dira
3 iruzkin
  • Argazkia Iñigo
    2024-01-30

    Somos muchos los que creímos en las ayudas para instalar placas fotovoltaicas en nuestros tejados. Las solicitudes quedaron "a la espera". ¿A la espera de que nos olvidemos?

  • Argazkia Xaver
    2024-01-21

    Xahutzea nolabait zigortuz, energia xahutzea, eta, gainera, in situ alternatibak egotea, xahutu behar ez izateko. Premietara egokitutako potentzia elektriko batetik, aldi berean kontsumitu behar izan gabe, faktura garestitu behar du, Kw-h gehiago daukalako, eta beharrezkoak ez diren etenak egin behar ez izateak pertsonen beharrizanetan eragin dezake.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-21

    Penalizando de alguna manera el derroche, malgastar energía además habiendo alternativas in situ para no tener que malgastar. Desde una potencia eléctrica ajustada a necesidades sin tener que simultanear consumo tiene a encarecer la factura al haber más Kw-h, hasta infraestructura necesaria no tener que hacer interrupciones innecesarias pueden afectar a las necesidades de las personas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)