Hauteskundeak 2024
qrcode

Euskadik FITUR 2024an aurkeztu du turismo-eskaintzaren barietatea 8 etapatan biltzen duen “Grand Tour” proiektua

2024-01-22

 

 

  • Euskadik bere unerik onena bizi du turismoaren arloan, hazkunde desestazionalizatuari, jasangarriari eta nazioarteko turismoaren lidergoari esker

 

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Euskadi Nazioarteko Turismo Azokan (FITURen), 2024an, urtarrilaren 24tik 28ra, Madrilen, izango dela aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariarekin batera, sailburuak FITURen edizio honen garrantzi berezia nabarmendu du, turismoaren urterik onenean, bere bilakaera-moduagatik. Gainera, ekitaldian marka turistiko berria aurkeztu da, Grand Tour Euskadi Basque Country izenekoa.

 

Sailburuak aurreratu duenez, “abenduko zifrak falta badira ere, 2023an % 8,6 hazi gara 2022arekin alderatuta, urte horretan turismoa suspertzen liderra baikara, eta, ziurrenik, 4,5 milioi bisita izango ditugu. Garrantzitsuena da modu desestazionalizatuan hazten garela; izan ere, uztailean eta abuztuan % 0,4 baino ez gara hazten, baina udatik kanpo % 13 inguru hazten gara. Gainera, modu orekatuan hazten gara lurralde osoan, eta horrek esan nahi du fluxuen mugimendua areagotu egiten dela. Eta oso gauza garrantzitsua da nazioarteko turismoa berreskuratzeko sustapen-ahaleginaren emaitzak ikustea; izan ere, % 16 igo da, eta Estatuko turismoa, berriz, % 3”.

 

2030erako Turismo Jasangarriaren Estrategia FITURen finkatu da, marka turistiko berria merkaturatuta, Grand Tour Euskadi Basque Country izenekoa. 8 etapako bidaia honek desestazionalizazioa, fluxuen mugimendua eta egonaldiaren luzapena sustatzen ditu, eta Euskadiko turismo-eskaintzaren aniztasunaren adibide bat da. Ekimen hau eta standa gure eskaintza turistiko askotarikoaren erakusleiho izango dira aurten ere, nazioartean ezaguna den gastronomia eta gure dibertsitatearen eta kulturaren aberastasuna.

 

Grand Tourraren aurkezpena 40 metro luzeko eta 195 metro karratuko pantaila baten bidez egiten da, Euskadi bisitatzeko esperientzia inguratzailea erreplikatuta. Kanpainak standaren haria izango diren ikus-entzunezko materialak biltzen ditu, bisitariei Grand Tourreko etapetan zehar ibilbide birtuala egiteko aukera emanda. Euskadik Fiturren duen standa enpresa eta profesionalei ematen zaien laguntza nagusia da. 130 baino gehiagok baieztatu dute bertaratuko direla, espazio zabalago batekin eta bilerak kudeatzeko tresna berri batekin

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @JHurtadoGV
    2024-01-22

    Comentario de Twitter:
    2023 ha sido el mejor año para la industria turística #Euskadi gracias al crecimiento sostenible y

    👉🏻desestacionalizado (+0,4% en julio y agosto pero +13% fuera de verano)

    👉🏻liderazgo en #turismo internacional (+16%)

    #FiturEuskadi2024

    https://t.co/9soOLHS83W

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak