Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosak Krai-Ukrainako Elkarteen Batasunari “elkartasuna, babesa eta indarra” helarazi dio “Putinen erasoaren aurkako borrokan, eraso hori Europa osoari sufrimendu handia eragiten ari baitzaio”

2024-01-19
  • Bilbo, KRAI Ukrainako Elkarteen Batasunaren lehenengo biltzarra

 

Bilbo 2024 01 19 

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak KRAI - Ukrainako Elkarteen Batasunari “elkartasuna, babesa eta indarra” helarazi dio gaur Bilbon, “Putinek sustatutako erasoaren eta okupazioaren aurkako borrokan, eraso horrek sufrimendu handia eragiten ari baitzaizue, baita Europa osoari ere”.

Melgosak Ukrainako Elkarteen Batasunaren lehenengo biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu du, eta eskerrak eman dizkie Oksana Demyanovych Ukrainako Elkarteen Batasunaren Euskadiko presidenteari  “biltzarra egiteko Bilbo eta Euskadi” aukeratu dutelako.

Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarreta ere izan den ekitaldi horretan, Nerea Melgosa sailburuak adierazi duenez, “lurralde honek, Euskadik, ondo ezagutzen du zer esanahi duen zuek bizi duzuenaren moduko eraso militar batek. Ia 80 urte dira Francoren kolpeak demokraziarekin amaitu zuela. Garai hartako euskal herritar askok ihes egin behar izan zuten eta beste herrialde batzuetan babesa aurkitu. Orduan, Ukrainak euskal herritarrak hartu zituen, diktadura sobietarrak okupatuta egonik ere”.

 “Han, Ukrainako Itsaso Beltzaren ertzean, zeuden hezkuntza-zentroak eta datxa deiturikoak, 1937tik euskal haur askori arreta eman zietenak beren irakasleen eta hezitzaileen bidez, Jarkov, Jerson, Odessa eta Kiev hirietan. Ez dugu haien laguntza ahazten. Batez ere, haurtzaroan eta gaztaroan hainbeste sufritu zuten gure senideek. Horrexegatik, hain zuzen, bereziki sentsibilizatuta gaude Ukrainak orain jasaten duen erasoarekin” gogorarazi du Melgosak.

Sailburuak azaldu duenez “ezagutzen nauzuenok badakizue lehenengo egunetik bertatik zuekin gaudela: Txernobylgo egoera bizi izan zutenen arretan parte hartzen dugu, Errusiaren inbasioa arbuiatzeko zuek antolatutako ekintzetan, Eguberrietako San Nikolai ospakizunean edo Alkandoren Egunean, zuen abesbatzak eta kultura-jarduerak babestu ditugu eta gero eta handiagoa da gure artean aspaldian bizi zaretenokin dugun adiskidetasuna”.

 “Ea Europak lehenbailehen amaitzen dituen Ukraina Europar Batasunean guztiz sartzeko tramiteak!” opa dio Nerea Melgosak bertaratu den kolektiboari, “horrek arras erraztuko ditu administrazio- eta gizarte-tramiteak. Gaur hasiko duzuen Biltzar honek modu positiboan trinkotuko du diseinatzen ari garen europar gizarte berri hori, batez ere Euskadin”.

Abandoko udal-bulegoan egindako topaketan, Oksana Demyanovych-ek azaldu duenez, hitzorduak bi helburu izan ditu: batetik, euskal agintariei eskerrak ematea errefuxiatuei, hirugarren sektoreko erakundeei eta kolektibo horiekin lan egiten duten profesionalei eta gizarte zibilari eskainitako lankidetzagatik eta laguntzagatik, eta, bestetik, Ukrainari eta ukrainarren kolektiboari laguntza eskaintzen jarraitzeko ezarritako aliantzak indartzea, eta KRAIren jardun-planak aurkeztea Ukrainako Elkarteen Batasunaren I. Biltzar Nazionalean eta Elena Muyar argazkilariaren Argazki Erakusketan, Zubiarteko "Itxaropena" proiektuan.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-01-20

    Esaten denez, zehapenen kontu horrek ez du funtzionatuko hirugarren estatuen bitartez saihesten den bezala beharrezko trazabilitatearen gardentasunik ez dagoenean, hala nola erbiaren beharra edo interesa dela eta, bete dezaketen estatuak kontuan hartu gabe, beharrezkoa edo interesekoa izatea, lehiarako desabantaila izan daiteke, estatu guztientzat arau berdinak ez daudelako.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-20

    Se dice de que eso de las sanciones no funcionara como que se elude a través de terceros Estados cuando no haya transparencia de la trazabilidad necesaria como que se sigue dando den gato por liebre ya sea por necesidad o interés sin importar Estados que puedan cumplir puede ser una desventaja competitiva al no haber reglas para todos los Estados iguales.

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-01-19

    Comentario de Twitter:
    🇺🇦 La consejera NereaMelgosa ha participado hoy en la apertura del Primer Congreso de la Unión de Asociaciones Ucranianas que desde hoy se desarrolla en Bilbao
    👉https://t.co/gnmmaLtFPK

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-01-19

    Comentario de Twitter:
    🇺🇦 Nerea Melgosa sailburuak Ukrainako Elkarteen Batasunaren lehenengo biltzarraren irekiera-ekitaldian parte hartu du gaur Bilbon
    👉https://t.co/a59rnYmHmW

    #Ukraina #Ucrania #KRAI https://t.co/UoQ3DbRRod

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Oksana Demyanovych, Serhii Solovey, Larysa Ponomarenkoy,