Berriak Kultura
Eu

Euskadik eta Gaztela eta Leonek Gesaltza Añanaren eta Poza de la Salaren arteko lankidetzan aritzeko oinarriak finkatu dituzte

2012.eko otsailak 10

Euskadiko eta Gaztela eta Leoneko bi kultur delegaziok Gesaltza Añanan topaketa bat izan dute gaur goizean. Hor bertan Gesaltza Añana, Euskadiren aldetik, eta Poza de la Sal, Gaztela eta Leonen aldetik, antzinako gatz-ustiaketak zaintzeko, berritzeko, sustatzeko eta kudeatzeko arloan lankidetzan aritzeko proiektu baterako oinarriak finkatu dituzte.

Bisita hau Lehendakariak eta Gaztela eta Leongo Juntako presidenteak izenpetu duten lankidetza-hitzarmenean kokatuta dago. Honeko atal batzuk, kultura arloan, “gatz-ustiaketen ezagutza eta balioa ematea” barne hartu zuten, Antonio Riverak, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuak, aipatu duenez. Riverak dioenez, gune hauentzat une erabakigarria da Eusko Jaurlaritzak Añana Gesaltzako Gatz Paisaia Unescoko munduko ondare izateko zerrendan sartzeko izapideak hasi duela eta. Topaketan bertan bi delegaziok Gesaltza Añanan izandako garapena posible egin duten esperientziak partekatu dituzte “Gaztela eta Leoneko espedizioak Poza de la Sal nolanahi Añanako proiekzioarekin lotzeko asmoa duela eta”, adierazi du.

Juntako Kultur Ondareko zuzendari nagusiak, Enrique Saizek, bestalde, “Gesaltza Añanaren, erreferentea denez, eta Poza de la Sal gatz-ustiaketen arteko erakunde moduan lehendabiziko kontaktua izatearen” garrantzia azpimarratu du. Saizek ere Eusko Jaurlaritzako eta Gasltza Añanako Gatz Haranako arduradunen eta teknikoen kudeaketa aintzatetsi nahi du. Saizen ustez Gesaltza Añanarena “Espainiako barneko gatz-ustiaketako kudeaketarik hoberena da”.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuaz gain, ondokoek osatu dute euskal delegazioa: Kultur Ondareko zuzendaria, José Luis Iparraguirre, eta Mikel Landa eta Alberto Plata, Gesaltza Añana Fundazioko Kultura eta Komunikazioko zuzendari kudeatzailea eta arduraduna, hurrenez hurren. Gaztela eta Leoni dagokionez, Juntako Kultur Ondareko zuzendari nagusia, Enrique Saiz; Poza de la Saleko alkatea, José Tomás López, eta Poza de la Sal Gatzagen Adiskideen Elkarteko presidentea, Narciso Padrones etorri dira.

Orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak eta Gaztela eta Leongo Juntak izenpetu duten lankidetza-hitzarmen horren arabera, administrazio bi horiek kultur ondare eta politikaren alorrean lankidetza-proiektuak egin ahal izango dituzte, ondokoak, besteak beste: hezkuntza jarduerak trukatzea, erakundeen arteko lankidetza eta MUSAC eta ARTIUM arte museo garaikideen artean artisten lanak aldi baterako trukatzea, euskararen eta gazteleraren hizkuntzaren jatorriari buruzko azterketak egiten eta horiek balioan jartzen laguntzea, etab.

Gizateriaren ondarea

Añanako Gatz Haranaren Kultura Paisaiak prozesuari hasiera eman dio UNESCOk Munduko Ondaretzat har dezan. Oso prozedura luzea bada ere, gatz paisaia honek, munduan dagon bakarrak, lehenengo urratsak eman ditu Santiagoko Hiri Zaharraren, Bartzelonako Gaudiren lanaren, Granadako Alhambraren edo Sevillako Katedralaren eta Indietako Agiritegiaren mailan jartzeko; horiexek dira Munduko Ondaretzat hartutako Espainiako zenbait eremu.

 

Iruzkin bat
  • @salinasdeanana
    2012.eko otsailak 10

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y Castilla y Leon sientan las bases para la colaboracion entre Salinas de Anana y Poza de la Sal http://t.co/sla0WiwI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)