Hauteskundeak 2024
qrcode

Bingen Zupiriak: "Akordio zabalak bilatzen jarraituko dugu legealdiaren azken egunera arte"

2024-01-25

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Herri Irratiko  “Egun on Bizkaia” saioan. Elkarrizketan, bozeramaileak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta legegintzaldiko azken egunak izan ditu hizpide, baita Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea ere.

Hurrengo hauteskunde-kanpainari dagokionez, bozeramaileak nabarmendu du kanpaina berritzailea aurreikusten duela, "alderdi politikoak profil eta jarrera adiskidetzailea erakusten ari dira, akordioak lortzeko borondatea ere bai, eta borondate hori isla izaten ari da, gainera, Eusko Legebiltzarrean, dena den, azpi-mugimenduak ere izango dira, gizarte mugimenduak jada aktibatuta baitaude eta behar bezala antolatuta eta horiek izango dute giroa astintzeko ardura”

Legegintzaldiaren azken txanparen harira, Zupiriak azaldu du otsaila amaitu baino lehen Eusko Legebiltzarrak beste lau lege-proiektu onartuko dituela gehiengo zabalarekin, hau da, Gobernuak bere legebiltzar-taldeekin duen gehiengoz harago, gainerako taldeen babesarekin onartuko dire lege-proiektuak azaldu u. Zentzu horretan, Zupiriak azpimarratu du, akordio zabalak bilatzea izan dela legegintzaldi honen ezaugarri nagusia,  "legegintzaldi honetan Eusko Legebiltzarrean onartu diren lege -proiektu gehienek gobernuko alderdien botoez gain, legebiltzarreko oposizioko taldeen babesa izan dute" gaineratu du.

Azkenik, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeari buruz, bozeramaileak adierazi du Euskadik, zorionez, "oso garrantzitsuak diren punta-puntako energia enpresa lehiakorrak dituela, deskarbonizazioarekin konprometituta daudenak, gainera; eta garrantzitsuak dira jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen dutelako eta, batez ere, gure zerbitzu publikoei eusteko beharrezkoak diren diru-sarrera fiskalak bermatzen dituztelako", azpimarratu du Zupiriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak