Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Osasuna
qrcode

San Eloy Ospitaleko Endoskopia Digestiboko Unitatea, Osakidetzako lehena, "Bikain" ziurtagiriarekin

2024-01-18
  • Barakaldo-Sestao ESIrako ziurtagiriak, estatu mailako bigarrenak, kolon-ondesteko minbiziaren baheketa-kolonoskopiak egiten dituzten unitateen kalitatea egiaztatzen du

  • San Eloy Ospitaleko Endoskopia Unitateak 6.000 prozedura endoskopiko baino gehiago egiten ditu urtero

Osakidetzako Barakaldo-Sestao ESIko San Eloy Ospitaleko Endoskopia Digestiboko Unitateak maila "bikainean" lortu du baheketa-kolonoskopiak egiten dituzten unitateen kalitatea egiaztatzen duen Qualiscopia ziurtagiria. Kolon-ondesteko minbizia da intzidentzian lehen minbizia eta hilkortasunean bigarrena; horregatik da garrantzitsua diagnostiko-teknika nagusia etengabe hobetzea: kolonoskopia.

San Eloy Ospitaleko Endoskopiako Unitatea Osakidetzan bikaintasun-maila lortzen duen lehena da, eta bigarrena estatu mailan. Urtero 6.000 prozedura endoskopiko baino gehiago egiten ditu. Anaiansi Hernández Endoskopien Ataleko buruaren arabera, "erronka handia izan da gurea bezalako eskualdeko ospitale batentzat horrelako akreditazio bat eskatzea, abangoardian egoteko eta etengabeko hobekuntzara bideratzeko konpromisoa adierazten duena".

Kanpoko erakunde batek ikuskatu zuen unitatea, eta egiaztapenak 51 adierazle biltzen ditu, hiru kategoriatan multzokatuta: egitura, prozesua eta emaitza. "Akreditazio hori kanpoko aintzatespen handia da, eta gure ohiko jardunean prozedurak garatzeko eta ezartzeko unitate gisa egiten dugun ahalegina bermatzen du", adierazi du Hernández doktoreak. Horren adibide da SMSak bidaltzeko ezarri den kanpaina. Kanpaina horretan, zalantzak argitzeko eguna, proba mota eta unitatearekin zuzenean harremanetan jartzeko zenbakia gogorarazten zaie pazienteei astebete lehenago.

Endoskopia Digestiboaren Espainiako Elkartea (SEED) eta Espainiako Gastroenterologia Elkartea (AEG) dira "Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-kolonoskopiak egiteko kalitate-arauaren" sustatzaileak. Arau hori Qualiscopia ziurtapen-programaren barruan dago.

Programaren helburu nagusia endoskopia-unitateek eta endoskopistek bete beharreko baldintzak zehaztea da, pazienteari emandako asistentzia-kalitatea bermatzeko. "Baheketa-kolonoskopiek ezaugarri bereziak dituzte; izan ere, pertsona osasuntsuei zuzenduta daude, eta helburu diagnostikoa ez ezik, prebentzioa ere badute, aurkitzen ditugun lesio pregaiztoetan eraginez", esan du Anaiansi Hernandezek.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @saneloyhospital
    2024-01-18

    Comentario de Twitter:
    🎖️San Eloy Ospitaleko Endoskopia Digestiboko Unitatea, Osakidetzako lehena, "Bikain" ziurtagiriarekin.

    🎖️La Unidad de Endoscopia Digestiva del Hospital San Eloy, primera de Osakidetza con certificación “Excelente”.
    https://t.co/FWzuwlQumm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak