Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Lanbidek segurtasun-neurrien berri ematen die erabiltzaileei, 2021etik erabiltzen ez den enpresa hornitzaile baten bi zerbitzariri eraso egin ondoren

2024-01-17

Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoak 2021etik erabiltzen ez diren bi zerbitzaritako hainbat artxibotan zeuden pertsonei jakinarazi die zer neurri hartu behar diren nortasuna usurpatzea saihesteko. Artxibo horiek erasotuak izan ziren kanpoko enpresa hornitzaile batek zibererasoa jaso ondoren. Gertakaria berehala salatu zen Ertzaintzan, eta Datuak Babesteko Agentziari jakinarazi zitzaion. Gaur egun, ordea, gertakari hori ezinezkoa izango litzateke; zeren eta datu pertsonal guztiak Eusko Jaurlaritzaren plataformetatik kudeatzen dira zuzen-zuzenean.

Gertakaria aurrekoa azaroan izan zen, bi zerbitzarik eraso jaso ondoren. Zerbitzari horiek 2021az geroztik itzalita zeuden. Eta zerbitzuak hornitzen dituen enpresa batekoak dira. Zibererasoak ez zuen eragin Lanbideren sistema propioetan. Baira eragina izan zezakeen inkestetako parte-hartzaileen eta lan-eskaintzetarako hautagaien identifikazio- eta kontaktu-datuetan (izena, abizenak, NANa eta telefonoa), 2017tik 2021era bitartean.

Cyberzaintzak lagunduta, Lanbidek berehala egin zuen lan aipatu enpresa hornitzailearekin (gertakaria isolatzeko). Gainera, gertatutakoa jakinarazi zien bai Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, bai eta eragindako pertsonei ere. Bi hilabete geroago, ez dago jasota erasotzaileek eskuratutako datu pertsonalak publiko egin direnik. Egoera aldatzen bada, Lanbidek berehala emango du horren berri. Eta, Cyberzaintzarekin lankidetzan, neurri egokiak hartuko ditu; zertarako eta datu pertsonal horiek argitaratzeak izan ditzakeen ondorioak arintzeko. Bitartean (webgunean zabaldutako ohar baten bidez egin duen modua), iruzurrak saihesteko hainbat gomendio ematen ditu.

Gaur egun, ezinezkoa litzateke aipatu segurtasun-intzidentzia hori gertatzea. Izan ere, 2021etik aurrera, Lanbideren enpresa hornitzaileak zuzenean konektatzen dira erakundearen sistemetara. Alegia, Zerbitzu Publikoan erregistratzen diren datu pertsonal guztiak esklusiboki kudeatzen dira Eusko Jaurlaritzaren plataforma korporatibotik (eta ez kanpo-hornitzaileen plataforma batetik).

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-01-18

    Arrisku-elementuak gehiago azpimarratzea, halabeharra gertatu aurretik prebentzio-neurriak hartzeko. Administrazioak aginduzko jarduketak exijituko ditu, eta esku hartuko du, baldin eta egin daitekeen guztia egiten ez bada.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-18

    Hacer más hincapié en elementos de riesgo para tomar medidas preventivas antes de producirse la fatalidad, actuando la Administración exigiendo actuaciones preceptivas e interviniendo si no se hiciese lo más que pueda hacerse mínimo exigible.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak