Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Javier Hurtado sailburua: “Euskadi plurala, errespetuzkoa eta askotarikoa da, eta gure enpresek eta bisitariek ere hala izaten jarraitzea nahi dugu”

2024-01-18

Javier Hurtado sailburua: Euskadi plurala, errespetuzkoa eta askotarikoa da, eta gure enpresek eta bisitariek ere hala izaten jarraitzea nahi dugu

 

Euskadiko turismoaren arloko 59 enpresak eta 457 profesionalek jaso dituzte gaur LGTBI arloko prestakuntzaren ondorengo lehen ziurtagiriak

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok parte hartu du Hospitality meets diversity izena duten prestakuntzaren arloko lehen ziurtagirien banaketan. Basquetourrek sustatutako ziurtagiriak dira, nazioartean aintzatetsitako marka dute eta turismoaren sektoreko LGTBI prestakuntzarekin lotuta daude. Proiektu honetan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Turismoaren Kode Etikoaren esparruan aritu da lanean: Euskadik turismo-eredu jasangarria eta errespetuzkoa bultzatzeko duen lidergoaren adibiderik onena da”.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa bere egitearekin batera, atxikitako enpresek (700 baino gehiago dira) konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, berezitasunak, bizimoduak, gustuak, espektatibaketa sinesmen-aniztasuna errespetatzeko. Eta turistak, era berean, informatu egingo dira eta eskatuko zaie gure legeak, gure kultura eta gure ohitura eta usadio sozialak errespeta ditzaten.Azken batean, genero-berdintasunarekiko errespetua, inklusioa eta tolerantzia bultzatu nahi dira, beste printzipio batzuen artean.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak 8 printzipio ditu, eta, zehazki, bigarrenetik sortu da prestakuntza-proiektu hau. Berdintasunaren, inklusioaren eta dibertsitatearekiko tolerantziaren printzipioa da.Gure helmuga segurua, abegikorra, jasangarria eta errespetuzkoa izaten jarraitzeko, egunero-egunero sakontzen jarraitzen dugu gure profesionalenetengabeko prestakuntzan eta sentsibilizazioan.

 

Gaur, lehen ziurtagiriak eman zaizkie prestakuntza egin duten 59 enpresari, hau da, parte hartu duten457 profesionali. Hainbat esparrutako turismoaren sektoreko enpresak dira, hala nola museoak (Guggenheim museoa izan da Espainian kreditatu den lehen museoa), hotelak, nekazaritza-turismoak, elkarteak, gida-enpresak, taxiak, upeltegiak, taberna eta jatetxeak, bidaia-agentziak, eskualde-kudeaketako erakundeak, bidaia-agentziak eta kongresuen antolatzaileak, besteak beste.

 

Sailburuak azaldu duenez, prestakuntza honek berekin dakar konpromiso irmoa hartzea bisitatzen gaituztenen harrera egokia izan dadin, Euskadin turismoaren kode etiko bat ezartzen aitzindaria izan den eta prestakuntza espezifikoa eskaintzen aitzindaria izaten ari den helmuga errespetuzko eta inklusibo baten harrera, hain zuzen. Izan ere, Euskadi plurala, errespetuzkoa eta askotarikoa da, eta gure bisitariek eta enpresek ere hala izaten jarraitzea nahi dugu”.

 

Gainera, prestakuntza horrekin batera, helmuga sustatzeko kanpaina bat egingo da, Euskadi marka lotu dadin, besteak beste, aniztasunaren, inklusioaren eta bikaintasunaren ezaugarriekin.Kanpaina merkatu nazionalean zabalduko da, baita Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ere, datozen hilabeteotan.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-01-22

    Tokiko ordenantzak gehiago ezagutaraztea berdintasunari eta haurtzarotik duten diziplina-araubideari dagokienez, jakin dadila nola erregulatzen den toki hori.

  • Argazkia Xaver
    2024-01-22

    Dar más a conocer las distintas ordenanzas haya a nivel local en cuanto a la igualdad y su régimen disciplinario desde la infancia se vaya conociendo cómo va regulando el lugar dónde se está

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak