
Getariako Txakolinaren uzta berria aurkeztu dute Txakolin Egunean
Gaur, San Anton egunean, Getariako Txakolinaren 2023ko uzta berria aurkeztu da Balentziaga Museoan. Mikel Garaizabal enologoak aurkeztu du ekitaldia, eta bertan izan dira Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Itziar Eizagirre Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren presidentea.
Ekitaldi berean, Mahasti Andere saria eman diote aurten June Yamaguchi japoniarrari. June Yamaguchi Donostian bizi da, eta Getariako Txakolina eta euskal gastronomia zabaltzen dihardu.
Aurkezpen ofizialaren ondoren, Getariako frontoian dastaketa bat egin da, non Getariako Txakolina Jatorrizko Deituran inskribatutako 23 upeltegiko txakolinak probatu ahal izan diren.
Getariako Txakolinaren 2023ko uzta
2024an, jatorri-deiturak 35 urte bete ditu aintzatetsita, eta 2024ko uzta da gure berme-zigilu zenbakidunarekin ateratzen dena.
2022an, urte lehorra izan zen, eta egun garbiak izan ziren; 2023an, berriz, urte hezeagoa izan da, eta mahastizainek mahastiaren zain egon behar izan dute. 2023ko uztaren ekoizpena 2.700.000 litrokoa izan da (3.500.000 botila inguru).
Getariako Txakolina (2023) % 11ko maila ertaineko txakolina da, azidotasunean orekatua eta afrutatua, eta bere elaborazioaren emaitza den karboniko finari eusten dio. Upategiek beren elaborazio-zorroa handitzen dute ekoizpena dibertsifikatze aldera.
AEBk Getariako Txakolinaren esportazioen ia % 50aren helmuga izaten jarraitzen du.
-
2024-01-17
Comentario de Twitter:
🥂 Getariako Txakolinak gourmet produktu gisa mantentzea lortu du azken urteotan. Aurten 4 milioi botila inguru izango dira, batez ere bertako eta estatuko merkatura bideratuak.Estatu Batuak jarraitzen dute izaten Txakolinaren esportazioen helmuga.
-
2024-01-17
Comentario de Twitter:
🥂 El Txakolin Eguna de Getaria ha reconocido a June Yamaguchi con el título Mahasti Andere por su labor como prescriptora internacional del @GetariakoTxakolApasionada de la cultura vasca y japonesa y June trabaja en la difusión de la gastronomía vasca.
-
2024-01-17
Comentario de Twitter:
🥂 Getariako Txakolin Egunean Mahasti Andere titulua eman zaio June Yamaguchiri @GetariakoTxakol nazioarteko preskribatzailea izateagatik.June Euskadiko eta Japoniako kulturaren zale amorratua da eta euskal gastronomia zabaltzen dihardu.
-
2024-01-17
Comentario de Twitter:
🥂 @GetariakoTxakol ha logrado mantenerse como producto gourmet en los últimos años. Este año con cerca de 4 millones de botellas destinadas principalmente al mercado local y estatal.EEUU sigue siendo el destino de casi el 50% de sus exportaciones.