Hauteskundeak 2024
Berriak Hezkuntza
qrcode

Bildarratzek elkarrizketarako, negoziaziorako eta akordiorako deia egin du, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan sindikatuek iragarritako greba egunen aurrean

2024-01-17
  • Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ikastolek lortu dute akordioa, baldintza berak mahai gainean jarrita, aldiz, ezin izan da akordiorik lortu gizarte-ekimeneko itunpeko ikastetxeekin
  • Negoziazio-bideak irekita egonda eta adostasunetara iristeko tartea txikia izanik, sailburuak gehiegizkotzat jo ditu deitutako 10 greba-egunak, familientzat eta ikasleentzat erabat kaltegarriak direlako

Bildarratz Hezkuntza sailburuak balorazioa egin du ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan  deitutako 10 greba egunen harira -5 urtarrilean eta beste 5 otsailean,. Grebekin jarraitzeko iragarpena egin dute sindikatuek atzo patronalekin egindako bileraren ostean; bileran akordioa lortu zen ikastolekin, ez ordea gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeekin.

Bildarratzen hitzetan "ikastolek lortu dute sindikatuekin euren akordioa eta baldintza berdinekin oraindik ez da akordiorik lortu gizarte ekimeneko ikastetxeekin; euren arteko tartea txikia da, horregatik, eskatzen diet hitz egiten, adosten eta negoziatzen jarraitu dezatela greba egun bakarra bera ere kaltegarria delako ikasleentzat eta negoziaketak zabalik daudela jakinda 10 greba-egun deitzea gehiegizkoa da kontua izanda greba egunek familiengan eta ikasleengan duten eragina” amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak