Berriak Herrizaingoa
Eu

Eusko Jaurlaritzako Udaltzaingoen koordinazio Zuzendariak Udaltzaingoaren Kudeaketa Instituzionalaren saria jaso du

2012.eko otsailak 10

Udaltzaingoaren Nagusi eta Zuzendarien Batasun Nazionalak eman du saria

Javier Sanchez Eusko Jaurlaritzako Udaltzaingoen koordinazio Zuzendariak Udaltzaingoaren Kudeaketa Instituzionalaren saria jaso zuen atzo, Toledon. Saria Udaltzaingoaren Nagusi eta Zuzendarien Batasun Nazionalak eman zuen. Sari honek Estatu mailan egindako lana aintzat hartzen du.

Sariaren banaketa atzo, osteguna, izan zen Toledon, Udaltzaingoaren Nagusi eta Zuzendarien Batasun Nazionalak antolatutako topaketan. Udaltzaingoa taldeko Nagusi eta Zuzendarien lana saritzeko antolatzen du Unijepol elkarteak.

Hirugarren edizio honen oinarrien arabera, bereizketa nazionalak zuzendaritzaren kudeaketa saritu nahi du, beraz, estrategia-programen, organizazio erreformak eta jarduera profesionalen kudeatze ona estimatzen dute.

Javier Sanchezek jasotako sariak Udaltzaingoaren Kudeaketa Instituzionala estimatzen du. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren udaltzaingoen arduradunak herri bakoitzeko udaltzaingoen antolakuntza eta koordinazioari garrantzi handia ematen dio baita Ertzaintzarekiko koordinazioari ere, Euskal Poliziaren eraginkortasuna hobetuz.

Informazio gehiago:

http://www.unijepol.eu/index.php/segucity

Iruzkin bat
  • @erneudala
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    Nuestra más sincera enhorabuena a Javier: http://t.co/n2ppSg5d

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)