Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa´k eta Okzitaniako ordezkaritza batek Pirinioetako bi komunitateen berdintasun politikak aztertu dituzte

2024-01-17
  • Bilerak egin dituzte baita ere Emakunderekin eta Ertzaintzarekin
  • Bihar, osteguna, SATEVI, EUDEL eta Euskal Herriko Unibertsitatea ezagutuko dituzte
  • Okzitania Pirinioetako Lan Elkarteko buru da gaur egun

VG 2024 01 17

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak bilera bat izan du gaur goizean Lakuan Okzitaniako Gobernuaren eta administrazio publikoen ordezkaritza batekin, besteak beste, Pirinioetako bi erkidegoetan emakumeen eskubideen eta berdintasunaren alde jarraitutako politikak aztertzeko.

Melgosa Sailburuarekin, Miren Elgarrestarekin eta Ana Reka Kabineteko zuzendariarekin batera, topaketan izan dira Nadia Pellefigue, Europako eta Okzitanieko Goi Mailako Irakaskuntzako eta Ikerketako Nazioarteko Harremanetako lehendakariorde delegatua; Nadia Bakiri, Christine Vergnes, Madeleine Denorme, Dorothée Moussu, Nathalie Douk, Gwenaëlle Guerlavais, Delphine Roux, Axel Loscertales, Tolouseko Unibertsitatekoak, Valérie Le Naour, Okzitanieko Jendarmeriako teniente koronela, Fatma Nakib eta Jéremie, Crépin.

Goizeko lehen orduan, Okzitaniako ordezkaritzak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitza bisitatu du. Bertan, Miren Elgarresta zuzendariak berdintasuna sustatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko egiten duten lanaren berri eman die. Zehazki, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako gaietan gazteak sentsibilizatzeari buruzko euskal esperientziaz aritu dira, baita biktimei arreta emateko tresna berritzaileez ere. Bi ardatz horiek interes handia piztu dute Okzitaniako ordezkaritzan, Euskadi erreferente baita berdintasun-politiketan. Okzitaniaren asmoa da gazteen artean indarkeriaren eta estereotipo matxisten aurka borrokatzeko gaitasun irmoa izatea, edo biktimari diziplina anitzeko ikuspegi batetik arreta ematea, eta hori da, hain zuzen ere, etorkizuneko jardunetan Okzitaniaren helburua.

Ondoren, Gasteizko ertzain-etxea bisitatu dute, arreta berezia eskainiz emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta artatzeko euskal poliziak egiten duen jardunari.

Bihar, osteguna, Bilbon, Okzitaniako ordezkaritzak SATEVI -Emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatua- ezagutuko du eta Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasun Zuzendaritzarekin bilduko da. Halaber, EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) egoitzan, EUDELek eta Emakundek susutatutako Berdinsarea proiektua ezagutuko dute (Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nadia PellefigueNadia Bakiri, Christine Vergnes, Madeleine Denorme, Dorothée Moussu, Nathalie Douk,  Gwenaëlle Guerlavais, Delphine Roux, Axel Loscertales, Valérie Le Naour,Fatma Nakib , Jéremie Crépin.