Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

ETS taldeko abeslaria Iñigo Etxezarretak "Gure Sagardo Berria" oihu eginda ireki du 2024ko Txotx denboraldia

2024-01-16

Gipuzkoak gaur eman dio hasiera 2024ko Txotx denboraldiari XXXI. Sagardo Berriaren Eguna Astigarragan ospatu zen, Euskal Sagardoa Jatorrizko Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, parte hartu du aurtengo denboraldiaren irekiera ekitaldian, non Iñigo Etxezarreta, ETS musika taldeko kidea gonbidatua izan da. Erribera Kulturguneko plazan sagarrondo bat landatu ondoren, Alorrenea sagardotegira joan da eta 2024ko lehen Txotxa egin du, "Gure Sagardo Berria" oihu eginda.

Bertan, 2023ko uztako sagardoak dastatu ahal izan dira. Orokorrean, iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute sagardoek, eta oso lurrintsuak dira.

Azken uzta horren ondorioz, 12 milioi litro sagardo inguru egin dira. Aurtengo uzta oparoa eta berezia izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzat, eta bertako 6 milioi kilo sagar bildu dira 4 milioi litro sagardo egiteko.

Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, sagardoa Euskadiko produktuen erakusle da, eta sagardoa egiteko prozesua gure ingurunearekin, identitatearekin, kulturarekin eta hizkuntzarekin lotuta dago; horregatik, "sagardoa egiteko lehengaia, sagarra, bertakoa izatea bultzatzen ari gara Eusko Jaurlaritzatik. Aldundiarekin batera, sagarrondo autoktonoen landaketak handitzeko ahalegina egin dugu, sektorearen konpromisoari esker, duela zazpi urtetik hona Euskal Sagardoa Jatorri Deitura garatzen jarraitzeko".

Gaur egun, 50 sagardotegik egiten dute Euskal Sagardoa jatorrizko izendapena duen sagardoa: 2k Araban, 3k Bizkaian eta 45ek Gipuzkoan. 250 sagar-ekoizle, guztira 500 hektarea ekoizpenean.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-01-16

    Comentario de Twitter:
    🍎 La última cosecha ha sido abundante y especial para @EuskalSagardoa ya que se han recolectado 6 millones de kilos de manzana local y se han elaborado 4 millones de litros de sidra con Denominación de Origen.

    #SagardoBerriarenEguna
    #GureSagardoBerria

    🔗https://t.co/la0FzxjJOl https://t.co/LMOTsaahMr

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-01-16

    Comentario de Twitter:
    🍎 Aurten, sagarraren uzta handia eta berezia izan da @EuskalSagardoa-rentzako, bertako 6 milioi kilo sagar bildu baitira eta Jatorri Deitura duten 4 milioi litro sagardo atera dira.

    #SagardoBerriarenEguna
    #GureSagardoBerria

    🔗 https://t.co/f8w95u17Gs https://t.co/0ler5mAa8w

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-01-16

    Comentario de Twitter:
    🍎 El cantante del grupo musical @EnTolSarmiento, Iñigo Etxezarreta, ha sido el encargado de dar comienzo a la temporada del #Txotx 2024 hoy en Astigarraga, dentro de la celebración del XXXI. Sagardo Berriaren Eguna. #GureSagardoBerria

    @EuskalSagardoa

    🔗 https://t.co/la0FzxjJOl https://t.co/9cAwVAKMUY

  • Argazkia SN Robot
    @BittorOroz
    2024-01-16

    Comentario de Twitter:
    🍎 @EnTolSarmiento musika taldeko Iñigo Etxezarreta 2024ko #Txotx denboraldiari hasiera emateko gonbidatua izan da gaur Astigarragan ospatu dugun XXXI. Sagardo Berriaren Egunean.
    #GureSagardoBerria

    @EuskalSagardoa

    🔗 https://t.co/f8w95u17Gs https://t.co/XGF5rfFrUk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)