qrcode

Eusko Jaurlaritzak NIK Patrika Digitala deskargatzeko deia egin du, erosoa, eraginkorra eta segurua delako

2024-01-15

 

  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zuzendari Xabier Arrietak azpimarratu du aplikazioak aukera ematen duela poltsikoko txartela alde batera utzi eta telefono mugikorrean administrazio edo zerbitzu publikoen aurrean identifikatzeko txartelak gordetzeko

Eusko Jaurlaritzako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) zuzendari Xabier Arrietak azaldu duenez, NIK Patrika Digitala aplikazioak telefono mugikorrean txartel ofizialak sartu eta gordetzeko aukera eskaintzen die erabiltzaileei administrazioen aurrean erabili ahal izateko, plastikozko txartel fisikoa erabili beharrean. Aplikazio honi esker, ez da beharrezkoa poltsikoko txartela gainean eramatea; nahikoa da erakustea NIK zorro digitalean deskargatutako txartela agertzen den mugikorraren pantaila.

Euskadi Irratian gaur egindako elkarrizketa batean, aplikazioa deskargatzeko deia egin die Arrietak herritarrei, erosotasuna, eraginkortasuna eta segurtasuna eskaintzen dituelako. Txartel fisikoarekin bezala, txartel digitalak administrazioetan edo zerbitzuetan aurkez daitezke, esate baterako farmazietan osasun identifikazioko txartelak-OTIrekin egin ohi den bezala. Honen harira, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikitako IKTen zuzendariak gogorarazi duenez, “joan den astetik gurasoek beren seme-alaben osasun txartelak ere eraman ditzakete euren NIKen.

Arrietak zehaztu du beste txartel batzuk ere instalatzeko aukera ematen duela, hala nola Gazte txartela, familia ugariaren txartela, irakasleen txartela, udal liburutegietako txartelak edo aplikazioan sartuta dauden udal kiroldegiak (besteak beste, Santurtzi, Donostia, Abadiño, Legazpi edo Zalla). "Aplikazio honen bidez txartel berriak sartzen jarraitzeko lanean ari gara, erabilera berriak gehitu ahal izateko", aurreratu du.

Tresna digital honek aukera ematen du txartel guztiak mugikorrean modu homogeneoan eramateko eta, beraz, mugikorrean edozein unetan eskura izateko. Gainera, behin deskargatuta, ez da beharrezkoa Interneterako konexiorik, aplikazioaren lehen konfiguraziorako konektatuta egotea besterik ez da behar.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Maitane
    2024-02-01

    Egun on,

    jakin nahi nuke nire semeen liburutegi txartelak nire Patrikan deskargatu ditzakedan.

    Eskerrik asko

    Maitane

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak