Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria Chillidaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko ekitaldian izan da

2024-01-10

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Eduardo Chillida artistari omenaldia egin dio gaur, haren jaiotzaren lehen mendeurrenean. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur egindako omenaldian parte hartu du, eta nabarmendu duenez, "jaiotzaren mendeurrenak aukera ematen digu denoi gure artista handia izan zenari  esker ona adierazteko, eta omenaldi kolektiboa egiteko.Omenaldia Chillidari eta bere lan osoari, eta esker ona bere figurari, Eduardo izan zen gizon handiari. Omenaldia aitortza da, eta Chillidari eta bere lanari aitortzen diogu harekin dugun zorra". 

Musikenek, Landarbaso Abesbatzak eta Metamorphosis Dance dantza konpainiak parte hartu dute ekitaldian, bere urtebetetze eguna ospatzeko.


Informazio gehiago hemen.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)