qrcode

Garamendik Adimen Artifizial etikoaren alde egiten du, pertsonen balioan zentratu eta "giza faktorea" kontuan hartzen duena

2024-01-17
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak Adimen Artifizialaren garapen eta kudeaketa etikoaren aldeko apustua egin du administrazio publikoan
  • Olatz Garamendik ireki du TEKgunea. Bertan, Adimen Artifizialean adituak diren pertsonek parte hartu dute, eta sektoreko 500 bat eragilek eta administrazio publikoetako arduradunek bat egin dute jardunaldian

Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik Adimen Artifizialaren  garapen eta kudeaketa etikoaren alde egin du gaur, betiere pertsonak erdigunean jarrita eta giza faktorea kontuan hartuta. "Adimen Artifizial justua nahi dugu, ezagutzeko modukoa, gardena..., pertsona guztiei ekarpena egingo diena, inor atzean utzi gabe", adierazi du Bilbon administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruz egin den TEKgunearen irekierako mezuan.

Laugarren urtez jarraian, TEKgunea topagune eta erreferentzia izan da Euskadiko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektorearentzat. Jardunaldian bostehun pertsona baino gehiago izan dira, gehienak teknikariak, erakundeetako arduradunak eta ingurune teknologikoko eta administrazio publikoetako beste eragile batzuk.

Garamendik azaldu duenez, Adimen Artifizialak aukera ematen dio administrazio publikoari herritarrei eta gizarteari balioa emateko, baina aldi berean ohartarazi du beharrezkoa dela "gobernu onaren balioekin bat datorren esparru etikoa" ezartzea. Hala, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartu duela Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Adimen Artifizialeko sistemen eta datuen gobernantzaren Manifestu etiko bat.

Sailburuak Adimen Artifizialak Eusko Jaurlaritzarentzat duen garrantzia azpimarratu du, "pertsonen balioan oinarritzen den teknologiarekiko konpromisoari eusten baitio". Ildo horretan, azpimarratu du Adimen Artifizialean oinarritutako teknologiaren presentzia "etengabea izan dela gure agendan, EJIEk gidatutako proben hasieratik eta legegintzaldi honetan sendotzea lortu dugun proiektuetaraino". Horrela, ‘Itzuli’ itzultzaile neuronala eta bere aplikazioak nabarmendu ditu. Honen harira, aipatu du ahotsaren transkripzioarekin eta sintesiarekin batera, bideoen azpitituluak eta filmen bikoizketan ere laguntzen dutela .

Garamendiren esku-hartzeak administrazio publikoan Adimen Artifizialari buruzko gaikako panelei bide eman die. Hala, Javier Viaña, Alex Rayón, Jordi Escalé, Iñaki Pariente, Peru Sasia, Laura Marrón, Leire Legarreta, Mariate Linaza eta Maider Alberich adituen azalpenak entzun ahal izan dira. Sailburuak TEKgunean parte hartu duten adituen maila eta talentua azpimarratu ditu, eta aitortu die "Euskadi nazioarteko mapan jartzen ari direla, erakusten duten jakintzarekin eta egiten duten lanarekin".

5 iruzkin
  • Irekia
    2024-01-22

    Puede ver el video de la jornada en esta dirección: https://www.irekia.euskadi.eus/es/web_tv/20711
    Un saludo

  • Argazkia Juanma
    2024-01-22

    Egun on. La jornada fue muy interesante. Comentasteis que subiríais los videos de las ponencias. No los localizo. me podéis decir donde conseguirlos? Eskerrik asko!!

  • Argazkia SN Robot
    @EJIE_eus
    2024-01-17

    Comentario de Twitter:
    Garamendi aboga por una Inteligencia Artificial ética, centrada en el valor de las personas y que tenga e... https://t.co/r6AAWPrqfI

  • Argazkia Isa Isa
    2024-01-17

    Buenas tardes, esta mañana ha sido imposible conectarse on-line (solo se veía la pantalla en negro y la señal de que estaba intentando cargar algo).¿Colgarán los vídeos de todas las intervenciones para poder verlos en diferido?

  • Argazkia SN Robot
    @garamendiol
    2024-01-17

    Comentario de Twitter:
    #TekGunea jardunaldia antolatu dugu erantzun errazik ez dagoelako, eta lanean ari garelako erronka hauen aurrean, berandu baino lehen.
    Jaurlaritzan, gure aldetik, pertsonen balioan errotuta dagoen teknologiarekiko konpromisoarekin jarraitzen dugu.
    https://t.co/gltS7fFJ0n

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak