Hauteskundeak 2024
qrcode

Arriola sailburuak positibotzat jo ditu Irungo trenbide-integraziorako aurrerapenak

2024-01-12

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua Irunen izan da ostiral honetan, Irunen hiri-berroneratzeko eta trenbidea integratzeko proiektuan ematen ari diren aurrerapenak ikusteko, baita abiadura handiko sarea Astigarragatik Iruneraino zabaldu ahal izateko Adifek hirugarren hariko obrak ere. Arriolak obrak bisitatu ditu Jose Antonio Santano Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Estatuko idazkari berriarekin eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin eta Cristina Laborda udalerriko alkate berriarekin batera.

Sailburuak nabarmendu du "proiektu konplexua eta handia" dela, erakundeen arteko lankidetza handia duena. Eta adierazi du "trenbide-azpiegiturak optimizatzeaz gain, Irungo hiria berroneratzean lagungarria” izango dela “herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko espazioak irekitzen dira; horrela, pertsona guztien mugikortasun unibertsala sustatzen da eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen da".

Via Irun egungo trenbide-aztarna murriztea helburu duen proiektua da, hirirako 60.000 metro karratu inguruko lurzoru liberatuak berreskuratuz, trenbide-instalazioak berrantolatuz. Testuinguru horretan, nazioarteko geltoki berri bat eraikitzen ari dira bidaiarientzat, hiri-pasabide batekin. Pasabide horrek trenbideak zeharkatuko dira, geltokia udalerriaren erdigunearekin lotuz. Pasabide horri esker, geltokia hiri barruko eta hiriarteko beste garraiobide batzuekin lotu ahal izango dira. Horien artean, Euskotrenen Donostia/Hendaia linea dago. Linea horren trazadura aldatu egingo da Irundik igarotzean, eta Adifeko trenbidera hurbilduko da Bentas eta Ficoba artean, Adifek dagoeneko eraikitzen ari den geltokiaren parean, eta beste geltoki bat egingo da Irun Colonen, gaur egungoa ordezkatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Antonio Santano, Estatuko Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko idazkaria