Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Agindu-proiektua, EAE sektore publikoko zerbitzu eta prozeduren katalogo korporatiboa arautzeko zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2024-01-11

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiazko kontsulta publikoaren fasean parte hartu duten pertsona eta elkarteei, emandako arretagatik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian; horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak bildu dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, agindua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan