qrcode

Bingen Zupiria sailburua Ernest Urtasun ministroarekin bildu da bi gobernuek kultura arloan duten agenda aztertzeko

2024-01-10

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria eta Espainiako gobernuko Kultura Ministro Ernest Urtasun Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan bildu diran gaur. Ministroak kargua hartu zuenetik bi agintarien arteko lehen topaketa izan da gaurkoa eta baliagarria izan da, batetik, bi gobernuen arteko lehen hartu-emanerako eta bestetik, elkarren arteko kultura arloko gaiak amankomunean jartzeko.

Sailburuak eta ministroak, besteak beste, honako gai hauek aztertu dituzte gaurko bileran: bi erakundeek Euskadin garatzen diren erakunde partaidetuetako ekimenetan eta proiektu estrategikoetan parte hartzea, Artistaren Estatutuaren garapena, Next Generation Europako Funtsen aplikazioa, euskarazko kultura-proiektuei laguntzea edota ondarearen berreskuratzea.

Azken gai horri dagokionez, ondarearen berreskuratzea, Kultura ministroak baieztatu du bere ministerioak lau milioi euroko ekarpena egin diola Sestaoko Labe Garaia zaharberritzeko hirugarren eta azken faseari. Sestaoko Labe Garaia Kultura Ondasun izendatu zen, monumentu kategoriarekin, 2005ean. Ministerioak egingo duen ekarpen hori Eusko Jaurlaritzak ingurua biziberritzeko, egokitzeko eta bultzatzeko emandako 3,7 milioi euroei gehituko zaie. Inbertsio horiek Sestaoko Labe Garaia babesteko, kontserbatzeko eta balioan jartzeko erabiliko dira.

Bileran parte hartu dute Andoni Iturbe Kulturako sailburuordeak, Espainiako Gobernuaren aldetik, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Isaac Sastre Kultura Ondare eta Arte Ederretako zuzendari nagusiak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak