Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek otsailaren 11n, 12an, 13an eta 14an garraio aldaketa burutuko du Atxuriko eta Ariz-Basauriko geltokien artean tren zirkulazioa etenez Etxebarriko zubi berriaren eraikitze lanak direla eta

2012.eko otsailak 09

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren, Sozietate Publikoak, otsailaren  11n, 12an, 13an eta 14an garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia eta Bilbao-Bermeo trenbide lineetako Atxuri-Bilboko eta Ariz-Basauriko  geltokien artean euskal trenbide sareko, ETS, azpiegituren enpresa kudeatzaileak zuzendutako lanak direla eta. Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere Bilbao-Basauri tartetik ibiliko direnak izango dira.

Ariz/Basauri eta Donostia eta Ariz-Basauri eta Bermeo artean trenak ohi bezala ibiliko dira.

Garraio aldaketaren EZAUGARRIAK honako hauek izango dira :

Atxuritik-Bilbotik irtengo diren bidaiari guztiak eta Bermeora/Donostiara edo bitartean dauden geltokietara joan nahi izanez gero, Zazpi Kaleetako EuskoTreneko geltokira joango dira eta bertan erosi ahal izango dute txartela. Horrez gain, geltokian bertan metroko titulua emango zaie eta txartel horrekin Arizeraino joango dira. Hara iristean EuskoTreneko geltokira joango dira bidaiarekin jarraitzeko.

Boluetatik eta Etxebarritik irtengo diren bidaiariei geltokian metrora joateko txartela emango zaie Arizeraino. Behin hara iristean, EuskoTreneko geltokira oinez joango dira.

Bermeotik/Donostiatik datozen bidaiariei, trenean bertan txartela emango zaie metroko A guneraino. Txartel hori Arizko metroko geltokitik erabili ahal izango da.

EuskoTreneko txartelak Bilboko tranbiako Atxuri-Arriaga tarterako balioko du.

Larunbat gaueko zerbitzuaren bidaiariek era berean metroarekin konbinazio hori erabiliko dute.

Tren batzuek ez daukate metroarekin konbinaziorik, hori dela eta garraio aldaketa AUTOBUSEZ egingo dute. Autobusak ohiko ordutegia baino 10 minutu lehenago irtengo dira. Tren horiek ondorengo hauek dira:

Atxuritik-Bilbotik irtengo diren trenetako bidaiariak igandean 12an: 8:30etako trena hartzeko, autobusa 8:20an irtengo da  (Bermeoko noranzkoan) eta 23:00etako trena hartzeko, autobusa 22:50ean irtengo da (Gernika noranzkoan) Ariz-Basauriraino eta hor trenera igoko dira eta trenak helmugaraino eramango ditu.

Atxuritik-Bilbotik irtengo diren trenetako bidaiariak astelehenean 13an eta asteartean 14an: 6:00etako trena hartzeko, autobusa 5:50ean irtengo da (Donostia noranzkoan). 6:30eko trena hartzeko, autobusa 6:20an irtengo da (Ermua noranzkoa), 6:48ko trena hartzeko,autobusa 6:38an irtengo da (Bermeo noranzkoan), 7:30eko trena hartzeko, autobusa 7:20an irtengo da (Ermua noranzkoan) eta 7:48ko trena hartzeko, autobusa 7:38an irtengo da (Bermeo noranzkoan) Ariz-Basauriraino, gero trenera igoko dira eta helmugaraino eramango ditu.

Ariz-Basaurira iritsiko diren bidaiariek larunbatean 11n 22:29an (Hendaian abiapuntua), 22:47an (Bermeon abiapuntua), 23:15ean (Donostian abiapuntua) eta igandean 12an 7:54an (Gernikan abiapuntua), 22:13an (Donostian abiapuntua) eta 23:15ean (Donostian abiapuntua) autobusera egingo dute garraio aldaketa Ariz-Basauriko geltokian helmugaraino eramateko.

Ariz-Basaurira iritsiko diren bidaiariek astelehenean 13an eta asteartean 14an 6:13an (Durangon abiapuntua), 22:29an (Donostian abiapuntua) eta 22:49an (Zaldibarren abiapuntua) era berean autobusera egingo dute garraio aldaketa Ariz-Basauriko geltokian helmugaraino eramateko.

Autobus geralekuak ohiko lekuetan egongo dira kokatuta, Etxebarrin eta Boluetan 634 errepide nazionalean eta Arizen eta Atxurin geltokien ondoan.

EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  944 019 800.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan