qrcode

Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du Gobernu-Kontseiluaren urteko lehen bileran (Gobernu Bilera 2024-1-9)

2024-01-09
  • 80 programa, 600 milioi euro baino gehiagorekin, enpresa-dinamismoari eusteko
  • Enpresek laguntzen katalogo xehatua izango dute aldez aurretik, programa bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu ahal izateko
  • Planaren aurrekontuaren % 49,3k I+G+B ekimenak lehenesten ditu, % 30ek deskarbonizazioa, eta inbertsio berrietarako, enplegua sortzeko eta nazioartekotzeko laguntzak ere aurreikusten ditu
  • Indartu egin dira landa-eremuen eta itsasertzaren garapen ekonomikoari laguntzeko ekimenak, bai eta lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko ere 

Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago dituena. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak urteko lehen Gobernu-Kontseiluan aurkeztu du plan hori, Euskadiko ETEek urte berria informazio eguneratuarekin has dezaten, eta laguntzak eskatzeko dokumentazioa ahalik eta arinen presta ditzaten, programa bakoitza zabaltzen den bezain laster.

Zentzu horretan, Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Sailak deialdi batzuk aldez aurretik ireki ditu, interesa duten enpresek izapideak bizkortu ahal izan ditzaten. Zabaldutako programen artean, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren hainbat ekimen daude, hala nola Elkartek (44 M), Hazitek (92,5 M) eta Gauzatu industria (28 M) programak.

2024ko ETEentzako Laguntza Planak 80 programen jarduera-eremuei eusten die, eta arreta berezia jartzen du ekonomiaren deskarbonizazioan.

Inbertsioak egiteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, batez ere dirulaguntza moduan, hamabi esparrutan banatuta daude: Teknologia, I+G, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa- eta Itsasertz-eremuetan, Lehen Sektoreko ETEak, Elikagaien Industria, Bioekonomia eta Ekonomia Zirkularra, eta Ingurumena.

Aurten ere, laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.

Informazioa ahalik eta enpresa eta pertsona gehienengana iristeko asmoz, urtarrilearen 10etik aurrera informazio-kanpaina bat jarriko du abian Jaurlaritzak hainbat komunikabidetan eta publizitate-euskarritan.

2024ko programaren zifra batzuk

Planak 80 laguntza-programa eta 600 milioi euroko inbertsioa aurreikusten ditu.

Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+Bra, digitalizaziora eta enpresa-ekintzailetzara bideratuko da.

Aurrekontuaren % 27,5 trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako ekimenetan oinarritzen da.

Nabarmentzekoak dira espezializazio-eremuetan profesionalak trebatzeko eta enpresa-ehunean sartzeko ekimenak, hala nola Bikaintek eta Ikertalent; Beint eta Global Training nazioatekotzeko esparruan; eta Itsasoratu arrantzaren sektorean.

Plan horren diseinua modu egituratuan egin zen lehen aldiz 2021ean, eta horri esker, legegintzaldian 2.400 milioi euro baino gehiago bideratu dira enpresa-ehunaren dinamismoa bizkortzeko. Urtero eta salbuespenik gabe, planak aurrekontu gehigarria izan du aparteko beharrei erantzuteko (pandemia, Ukrainaren inbasioa edo krisi energetikoa, besteak beste).

2024ko ETEentzako Laguntza Planaren eremuak, programak eta zenbatekoak

 

Programa

Euro

I+G TEKNOLOGIA

Hazitek

92.500.000,00

 

Emaitek Plus

73.000.000,00

 

Elkartek

44.000.000,00

 

Azpitek

9.000.000,00

 

Bikaintek

5.670.000,00

 

guztira

224.170.000,00

     

BERRIKUNTZA

Fast Track Innobideak

7.700.000,00

 

Hazinnova

2.700.000,00

 

BDIH Konexio

900.000,00

 

guztira

11.300.000,00

     

EKINTZAILETZA

Ekintzaile 1

1.700.000,00

 

Ekintzaile 2

1.000.000,00

 

Barnekintzaile

800.000,00

 

Bind 4.0

980.000,00

 

Basque Funtsa

0,00

 

DPZak Cloud-era migratzeko programa

800.000,00

 

Aurrera

0,00

 

2030erako erronkak

150.000,00

 

guztira

5.430.000,00

     

ERALDAKETA DIGITALA

Adimen Artifizial Aplikatua programa

5.000.000,00

 

Enpresentzako Banda Zabal Ultraazkarra programa

160.000,00

 

Smart Industry

3.700.000,00

 

Industria Digitala programa

6.100.000,00

 

Zibersegurtasun Industriala programa

3.500.000,00

 

Konpetentzia Digital Profesionalen programa (Ikanos)

1.500.000,00

 

BAIT Ziurtagirien zerbitzua

330.000,00

 

Microenpresa Digitala Inplantariak" zerbitzua

450.000,00

 

Mikroenpresa Digitala – Prestakuntza zerbitzua

380.000,00

 

Zentroentzako "Enpresa Digitala" zerbitzua

2.605.000,00

 

"Barnetegi Teknologikoa" zerbitzua

40.000,00

 

Kloud programa

1.600.000,00

 

Metaposta zerbitzua

0,00

 

guztira

25.365.000,00

     

INDUSTRIA-GARAPENA

Indartu

20.000.000,00

 

Gauzatu Industria

28.000.000,00

 

Renove Smart Industry

6.000.000,00

 

Bideratu Berria

1.000.000,00

 

Lortu

500.000,00

 

Baskeep

0,00

 

Deskarbonizazioa industrian

20.000.000,00

 

guztira

75.500.000,00

     

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

Energia Efizientzia – industria-sektorea

61.000.000,00

 

Moves III

41.776.421,00

 

Garraio Floten Eraldaketa

11.420.212,00

 

Itsas Energiak

2.500.000,00

 

Ostatu Enpresa Turistikoen Energia Efizientziako proiektuetarako laguntzak

3.800.204,00

 

Energia Efizientziarako, Energia Berriztagarrietarako eta Mugikortasun Eraginkorrerako laguntzak

1.400.000,00

 

Energia Auditoria Integralak ETE-etan

5.000.000,00

 

guztira

126.896.837,00

     

NAZIOARTEKOTZEA

Gauzatu Nazioartekoa

5.000.000,00

 

Zabaldu

3.000.000,00

 

Sakondu

1.425.000,00

 

Elkartu

500.000,00

 

Pilotu

300.000,00

 

Nazioartekotzeko Beint bekak

4.500.000,00

 

Global Training mugikortasun-bekak

6.445.000,00

 

guztira

21.170.000,00

     

EKONOMIA LANDA- ETA ITSASERTZ-ESPARRUAN

Leader

5.100.000,00

 

guztira

5.100.000,00

     

LEHEN SEKTOREKO ETE-AK

Arrantza Sektorearen eta Akuikulturaren Modernizazioa

17.700.000,00

 

Arrantza Eremuak Garatzeko laguntzak

4.000.000,00

 

Itsasoratu

105.000,00

 

Animalien Ongizatearen Ziurtagiria

200.000,00

 

Produkzio Ekologikoaren Trantsizioa

300.000,00

 

Elkarteak – Nekazaritza

250.000,00

 

Nekazaritza dibertsifikazioa –Berrikuntza

900.000,00

 

guztira

23.455.000,00

     

ELIKAGAIEN INDUSTRIA

Lehiatu – Inbertsioa

13.300.000,00

 

Handitu Innova

7.000.000,00

 

Lehiatu – Sustapena

700.000,00

 

Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako inbertsioa

0,00

 

Ardoa INB

750.000,00

 

Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako sustapena

0,00

 

Esku-hartze sektoriala – Frutak eta barazkiak

360.000,00

 

Gastrobikain

1.050.000,00

 

Kalitate-erregimenak

750.000,00

 

Nekazaritza eta basogintzako produkzioen elkarteak

700.000,00

 

Elkarteak – Elikagaiak

100.000,00

 

Kooperatu

1.200.000,00

 

Onekin

750.000,00

 

Berriker I+G+b laguntzak

2.500.000,00

 

Lankidetza

1.400.000,00

 

Elikagaien arloko digitalizazioa

2.500.000,00

 

Ikertalent bekak

2.050.000,00

 

Sendotu

500.000,00

 

guztira

35.610.000,00

     

BIOEKONOMIA

Bioekonomia

1.300.000,00

 

guztira

1.300.000,00

     

EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENA

Ingurumen-proiektuetarako laguntzak

5.000.000,00

 

Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako laguntzak

1.000.000,00

 

ETE Zirkularra

1.000.000,00

 

guztira

7.000.000,00

     

GUZTIRA

 

562.296.837,00

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan