Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Nerea Melgosa, Borja Lazaro´ren sendiarekin batera, Gasteizko kontzentrazioan, argazkilari gaztearen desagerpenaren hamargarren urteurrenean

2024-01-07
  • Segurtasuneko Sailburuorde Rodrigo Gartzia-Azurmendi´rekin, Emilio Sola eta Ertzaintzako Koordinazio eta Lankidetza Unitateko buru Hugo Prietorekin batera

VG 2024 01 07

Nerea Melgosa´k, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Rodrigo Gartzia-Azurmendi Segurtasuneko sailburuordearekin eta Borja Lazaroren sendiarekin batera, Gasteizko Urrezko Zeledonen enparantzan eguerdian egindako elkarretaratzean parte hartu du, argazkilari gaztea Kolonbian desagertu zeneko hamargarren urteurrenean.

Lazaro, argazkilaritza gustuko informatikako ingeniaria, 2014ko urtarrilaren 7tik 8rako gauean ikusi zuten azkenekoz El Cabo de la Vela´ko (La Guajira, Kolonbia) ostatu batean. Garai hartan 34 urte zituen eta inguruan argazki erreportaje bat egiten ari zen. Senideek eta lagunek 2014´ko urtarrilaren 7´tik 8´rako gauean zer gertatu zen jakiteko itxaropena dute.

Desagertu aurreko orduak Borja Lazarok kopa batzuk hartzen eman zituen turista talde batekin batera. Haren gauzak, besteak beste, argazki-kamera eta pasaportea, ostatu hartzen zuen establezimenduan aurkitu zituzten. Ordutik, Kolonbiako Poliziak hainbat hipotesi aztertu ditu, baina batek ere ez du jarraipenik izan, eta gaur ez dakigu zer gertatu zen.

Nerea Melgosa´rekin eta Rodrigo Gartzia´rekin batera, Hugo Prieto izan da, Koordinazio eta Lankidetza Unitateko burua eta Ertzaintzaren ordezkaria Desagertuen Zentro Nazionalean eta Lazaro familiarekin duen loturan. Zehatz-mehatz jarraitzen du kasua, nahiz eta Kolonbiako poliziak informazio gutxi eman.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Emilio Sola, Hugo Prieto