NIK Patrika Digitala
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Dekretu-proiektua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa eta arreta emateko zerbitzuarena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2024-01-02

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu-proiektua aurretiazko kontsultaren izapidearen mende jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian argitaratu da.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapidearen emaitza baloratu ondoren, dekretu-proiektua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Saileko sailburuak onartu beharko du aldez aurretik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan